Hizkuntza: Español Euskara

NKJetako BTT modalitateko 1. proba puntuagarri Unzuen

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaNKJetako BTT modalitateko 1. proba puntuagarri Unzuen
Edukia

BTTko denboraldia berreskuratuko dugu Unzuen, datorren otsailaren 25ean Nafarroako Kirol Jokoetako 1. proba puntuagarri ospatzen modalitate honetan.


2017ko amaieran izena eman zutenek NKJ-etako DN Open-eko BTT probetan parte hartzeko, ez dute inskrpiziorik egin behar.


Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa webgune honetako “KIROL JOKOAK” atalean aurkituko duzu. Alegia, araudia, izena eman dutenen zerrenda eguneratua, proba puntuagarriak…


GOGORATU


·        NKJetako BTT modalitatean puntuak lortzeko, izena eman behar izan da federatutako klub baten bitartez eta denboraldiko lizentziarekin.


Kirolari bakoitarengatik klubak 7euroko inskripzioa ordaindu beharko du NTF-ren kontuan. Modu berean, TXIRRINDULARIEN KOPURUA eta KLUBaren izena zehaztuko ditu ere bai.  


·        Ez dira onartuko telefonoz egindako inskripzioak.


Inskripzio berriak posta elektronikoz edo fax-ez bidali beharko dira klubei emandako formatua jarraituz.


Posta elektronikoa: admon@fnciclismo.es / info@fnciclismo.es

fax-a: 948.22.17.56


Izena emateko epea amaituko da PROBAREN AURREKO OSTEGUNEAN 13:00ETAN.


·        NKJetako BTT modalitateak 4 kategoria izango ditu:


·        GIZONEZKOEN HASIBERRIAK: 2008 eta 2009an jaiotakoak

·        EMAKUMEZKOEN HASIBERRIAK: 2008 eta 2009an jaiotakoak

·        GIZONEZKOEN KIMUAK: 2006 eta 2007an jaiotakoak

·        EMAKUMEZKOEN KIMUAK: 2006 eta 2007an jaiotakoak

·        GIZONEZKOEN HAURRAK: 2004 eta 2005ean jaiotakoak

·        EMAKUMEZKOEN HAURRAK: 2004 eta 2005ean jaiotakoak

·        GIZONEZKOEN KADETEAK: 2002 eta 2003an jaiotakoak

·        EMAKUMEZKOEN KADETEAK: 2002 eta 2003an jaiotakoak

 

Kadete, haur eta kimu kategoriek jarraipena izango dute NKJetako sailkapenei begira eta haien probak puntuagarriak izango dira.


Hasiberrien kategorian izena eman eta parte hartu ahal da baina ez du punturik izango ezta sailkapenik ere.

  

·        Epez kanpo egindako inskripzioek (osteguneko eguerditik) balio izango dute hurrengo probarako, ez gertuenetarako.

 

Txirrindulariek puntuak lortuko dituzte haien inskripzioa onartua izan den datatik.

 

Lizentzia federatiborik gabe izena eman dutenek adierazi beharko dute Gizarte Segunrantzako edo erregimen pribatuko osasun-laguntza izango duten (MUFACE, etab….). Modu horretan, 2017-2018ko XXXI. NKJetako araudiari dagokionez, aseguru hau txirrindulariaren osasun-laguntzaz arduratuko da.




Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-01-30 11:05:47
Itzuli