Hizkuntza: Español Euskara

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak larrialdiko osasun arreta berritu die federatutako txirrindulariei

Albistea motaFederación
TituluaOsasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak larrialdiko osasun arreta berritu die federatutako txirrindulariei
Edukia

Aurrerantzean ere, kirol istripua izanez gero, entrenamenduetako istripuak barne, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak larrialdiko osasun arreta emango die Nafarroan federatuta dauden txirrindulariei, hala osasun zentroetan eta kontsultategietan, nola ohiko larrialdi zerbitzuetan zein ospitalez kanpoko larrialdietan, NOGen, Tuterako Reina Sofia Ospitalean edota Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalean.


Halaxe jaso da O-NOZeko zuzendari kudeatzaile Oscar Morachok eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioko lehendakari Ander Villanuevak joan den astean sinaturiko hitzarmenean. Kolektibo honi larrialdiko arreta bermatzea da hitzarmenaren helburu nagusia, Nafarroako geografia osoan, baina bereziki landa eremuetan.

Horretarako, O-NOZek larrialdiko lehendabiziko arreta eskainiko du aipaturiko zentro eta zerbitzuetan; hau da, medikuntzako eta eraizaintzako lehenengo kontsulta, odol analisia eta proba erradiologikoak (oinarrizko erradiologia, Erradiologia zerbitzua duten zentroetan).


Agiriaren arabera, arreta horretatik kanpo gelditu dira bestelako probak, prozedurak (larrialdiko ebakuntzak barne) edo kontzeptuak (Lehen Mailako Arreta zentroetan egin beharreko ondoz ondoko sendaketak, etab.). Halaber, arretatik baztertu dira ospitalez kanpoko arreta farmazeutikoa, ortesia eta elbarrientzako ibilgailuak, odonto-estomatologia; prebentziozko azterketa medikoak; medikuen ziurtagiriak (istripua izan duen pertsonaren osasun egoerarekin zuzenean lotuta daudenak izan ezik); garraio sanitarioa eta errehabilitaazioa. Prestazioaren kostua 7,67 eurokoa da aseguratu eta urte bakoitzeko.


Federatutako 2.705 txirrindulari inguru profitatu ahalko dira hitzarmen honetaz, larrialdietan O-NOZeko onuradunen arreta berbera jasoko dutela bermatuz


Iturria: www.navarra.es

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-01-15 15:54:15
Itzuli