Hizkuntza: Español Euskara

2019ko Rural Kutxa BTT-ko Koparen Aurkezpena

Albistea motaTorneo Copa Caja Rural
Titulua2019ko Rural Kutxa BTT-ko Koparen Aurkezpena
Edukia

2019ko Rural Kutxa BTT-ko Koparen 11. edizioa estreinatuko da Fiteron igande honetan. Herri honetako Kultur Etxean izandako aurkezpenean torneoko koordinatzaileak, Nafarroako Txirrindularitza Federazioko presidente Ander Villanuevak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzaile Ruben Goñik eta Nafarroako Rural Kutxako marketing departamenduko kide Carmen Diaz de Radak parte hartu dute.


Txapelketa honen edizioak 6 proba izango ditu eta ohiko formatua mantenduko du. Gauzak horrela, Nafarroako Kirol Jokoetan barne egonen da eta eskola kategorietako txikiak zirkuitu paralelo batean arituko dira goizeko 10etatik. Beste kategorietako txirrindulariek (kadetetik beteranura) zirkuitu luzeagoan lehiakatuko dute 11:15etatik. Hauen ibilbidea gogorra, eta batez ere, teknikoa izanen da bi ezaugarri hauek mendi bizilketako modalitatea definitzen dutelako. Izan ere, XCO izeneko diziplina hau olinpikoa da.


Lehenengo proba Fiteron izanen da eta bere zirkuitu azkarrean estreinatuko da txapelketa. Ondoren, lehiaketa Faltzesera mugituko da, non iaz parte-hartzaileei eta publikoari asko gustatu zitzaien lehendabiziko aldiz diseinatutako ibilbide gogorra eta teknikoa. Hirugarren proba puntuagarria Aiegin lehiatuko da. Hiru urte zeramatzaten txapelketako xede izan gabe eta aurten Ardantze kirol instalazioetan torneoaz gozatu ahalko dute berriro.


2019ko Rural Kutxa BTT-ko Koparen ekuatorea Deikaztelutik pasatuko da. Bertan estreinatu ziren iaz proba antolatzen. Jarraian, lehiaketa Zangozara eta Arazurira joango da txapeldunak erabakitzeko. Bi proba klasiko hauekin amaituko da torneoa.


Lasterketa hauetan iparralde zonaldeko pelotoiko ospa handieneko txirrindulariak bilduko dira. Gehienek ez dute lehiakatu oraindik denboraldi honetan. Beraz, zaila da asmatzea lehenengo lasterketara nola iritsiko diren. Printzipioz, ziur dago Diego Latasak titulua berritu ezingo duela gutxienez lehenengo bi probetan kanpoan egongo delako lan kontuengatik. Bestalde, iazko edizioko emakume txapeldunak, Yolanda Magallonek izena eman du jada absolutu kategorian titulua berresteko nahian.


2019ko Rural Kutxa BTT-ko Koparen izena emateko epea gaur, hilak 28, 20:00etan amaituko da. Momentuz errekorra ezartzen ari da inoiz baino kirolari gehiagok eman dutelako izena. Dudarik gabe, parte-hartze honek argi uzten du modalitatea eta lehiaketa sasoian daudela.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-02-27 16:35:57
Itzuli