Facebook Twitter Instagram Español | Euskera

KIROL-ISTRIPUETAN JARDUTEKO PROTOKOLOA

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak eta federatuei osasun estaldura emateko ardura duen Allianz / Clinicas Beiman plataformak kirolariei ahalik eta erraztasun gehien emateko gida berri bat aurkeztu dute. Bertan, kirol-lehiaketa edo -jardueran, entrenamenduan edo federazioaren esparruko joan-etorrietan istripuren bat gertatuz gero jarraitu beharreko jardun-prozesua azaltzen da.

Istripu-partea BEIMAN en webgunetik (www.federados.clinicabeiman.es).jakinarazi behar da. Horretarako, lehenik eta behin, 58097647 poliza-zenbakia sartu behar da.

Istripu-agiria konpainiari bidali behar zaio, gehienez ere 7 eguneko epean.

Zure taldeak istripu partearen datuak baliozkotuko ditu, BEIMANi jakinarazteko..

Ezein taldeko kide ez den edo bere taldea nafarra ez den kirolariaren kasuan, federazioak baliozkotuko ditu istripuen parteko datuak.

Federatua bazara eta kirol-istripuren bat baduzu, urrats hauek egin behar dituzu, behar duzun laguntza motaren arabera:

A) BIZI-PREMIAZKO LAGUNTZA

BIZI-PREMIA badago, hau da, kirolariaren bizia arriskuan badago, zuzenean osasun-zentro hurbilenera jo ahal izango da, han arta dezaten.

Era berean:

a. Larrialdia gaindituta, istripuaren berri eman behar zaio BEIMANi 677 808 817 telefono-zenbakiaren bitartez, itundutako osasun-zentro batera eramateko lehenengo egun baliodunean.

b. Lekualdatu ondoren, jarduera-protokoloari jarraitu behar zaio, istripuaren berri webgunearen bidez emateko.

c. Kontzertatu gabeko zentro medikoren batean edo Gizarte Segurantzako zentroren batean egonez gero, BEIMANek ez ditu bere gain hartuko izandako arretaren kostuak, bizi-premiazko kasuetan izan ezik.

B) BIZI-PREMIAZKOA EZ DEN LAGUNTZA

BIZI-PREMIAZKOA EZ DEN EGOERAN, istripua gertatu eta 24 ordu igaro baino lehen, 677 808 817 telefono-zenbakira deitu behar da. Horrela, osasun-langile espezializatuek istripua behar bezala artatzeko prozedura egokienari buruzko orientazioa emango dute.

Gero, 7 egun igaro baino lehen, istripuaren partea jakinaraziko da web bidez (www.federados.clinicabeiman.es).

1) BIZI-PREMIAZKOA EZ DEN LAGUNTZA NAFARROAN BERTAN

LARRIALDIKO lehen laguntza bada eta kirol istripua Nafarroako Foru Komunitatearen barnean gertatu bada, federatuak Gizarte Segurantzako larrialdietako edozein zentrotara joan ahal izanen du, federazio honek Osasunbidearekin duen hitzarmena erabiliz.

Ondoren, hurrengo 24 orduetan, BEIMANekin (677 808 817) harremanetan jarri behar da, segimendua itunpeko zentro batera bideratzeko eta adierazitako protokoloari jarraitzeko.

2) BIZI-PREMIAZKOA EZ DEN LAGUNTZA NAFARROATIK KANPO

Lesionatua Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo badago, BEIMANekin (677 808 817) jarriko da harremanetan, larrialdietako zentroa esleitzeko eta adierazten duten protokoloari jarraitzeko.

Edonola ere, istripu-partea beti bete behar da, gehienez ere 7 eguneko epean, istripua gertatu den egunetik zenbatzen hasita.

C) PREMIAZKOA EZ DEN LAGUNTZA (Larrialdietako osasun-laguntzarik behar ez duena)

1. Istripua gertatu eta hurrengo 7 egunen barruan jakinarazi behar da. Epe luzeagoan jakinarazitako istripu guztiak ezetsiko dira.

2. Istripuaren berri ematea, web-orriko (www.federados.clinicabeiman.es). istripu-partea betez, 1. urratsean 58097647 poliza-zenbakia sartuz.

3. Web-orriaren bidez istripuaren berri ematean, eman dituzun datuen kopia jasoko duzu mezu elektroniko batean; zure taldeak ere jasoko du.

4. Ondoren, osasun-arreta jasotzeko hitzordua kudeatuko da.

Federatuari ordaintzeko konpromisoa eskatu ahal izango zaio, dagokion osasun-zentrora iristen denean eta haren irizpidearen arabera, eta aseguru-etxearen tratamenduaren baimenaren zain dagoen bitartean.

Zer dago aseguru-polizaren barne?

Aseguruak kirol-istripuetako laguntza estaltzen du, hau da, aseguratuak txirrindularitzan ari den bitartean (lehiaketetan, entrenamenduetan edo zikloturismoan) izan dezakeen laguntza, betiere istripu horren ondorioz gorputz-lesioa sortzen bada, eta lesio hori ez bada aldez aurreko patologiaren edo alterazio anatomikoaren ondorio.

Kirol-istripuei eta horien osasun-estaldurari buruzko iritziak:

- Estaldura: Aseguruaren helburua aseguratuek kirol-jardunean izandako gorputz-lesio akzidentalak estaltzea da, ekainaren 4ko 849/1993 EDan ezarritakoaren arabera. Beraz, lizentzia-asegurua istripu-asegurua da, EZ lesio-asegurua. Tendinitisa, kontrakturak, tenislariaren ukondoa eta abar EZ ditu polizak estaltzen.

- Bakarrik federazioaren esparruko kirol lehiaketa edo jarduera batean, entrenamendu batean edo zikloturismo batean gertatutako istripuak sartzen dira.

- Kirol-istripuaren kontzeptuak kausa bortitz, bat-bateko eta kanpoko batek eragindako traumatismoari egiten dio erreferentzia, eta ez du zerikusirik aseguratuaren borondatearekin. Hauek dira, kolperen bat, erorketaren bat edo kontusioren bat gertatzen direla proba egitean, lehiaketan edo entrenamenduan.

- Ez dira kirol-istriputzat hartzen edozein motatako herniak, pubiseko osteopatia, aurretik zeuden gaixotasunek eragindako lesioak eta lunbalgiak, etab.

Larrialdiko edo lehen laguntzako laguntzaren osteko baimenak

Behin larrialdiko laguntza edo lehen laguntza eman ondoren, beharrezkoa bada arreta jarraitua izatea, ondoz ondoko bisitak, erradiologia, erresonantzia magnetikoa eta TAC, errehabilitazioa, ospitalizazioa edo polizan sartutako beste edozein prestazio, beharrezkoa izango da Allianzen aldez aurreko baimena izatea, BEIMAN laguntza-sarearen bidez, horiek egiteko. Baimen hori ondorengo posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da: autorizacionesbeiman@clinicabeiman.com

Orientabide gisa, hauek dira baimena behar duten diagnostiko-proba bereziak: TAC, RMN, ekografiak, gammagrafiak, artroskopiak, ebakuntza kirurgikoak, errehabilitazioa, espezialisten kontsultak eta abar.

BEIMANen baimenik gabe egindako edozein proba edo tratamendu aseguratuaren kontura izango da.

Probak egiteko baimena lortu ondoren, probaren edo tratamenduaren emaitzari buruzko txostena bidaliko zaio BEIMANi, bai eta pazientearen bilakaerari buruzko txostenak ere, autorizacionesbeiman@clinicabeiman.com posta elektronikoaren bidez.

Kontuan hartu beharreko informazioa

a) Ezbeharraren espedientea ixteko arrazoia izango da, eta, beraz, tratamendua ez jarraitzea, baldin eta KIROL-BAJA MEDIKOA dagoen bitartean federatuak kirol-jarduera egiten badu, eta, aurreko istripu baten ondorioz alta medikoan egon gabe, ondoren gerta litezkeen istripuak estaldurarik gabe geratzen badira.

b) Aurreko ataletan deskribatutako BIZI-URGENTZIAKOA ez den edozein asistentzia, mediku-kontsulta, proba edo errehabilitazio aldez aurretik baimendu beharko da; bestela, federatuak hartuko du bere gain egindako kostuen ardura.

c) Gogorarazten dizuegu Federazioaren poliza 849/1993 Errege Dekretuaren arabera arautzen dela. Dekretu horren bidez, kirol-istripuek eragindako lesioak sartzen dira, hau da, kirol-jardunean jasandako traumatismo puntual, bortitz, bat-bateko eta kanpo-traumatismoak eragindakoak, betiere lesio kronikoen eta/edo aurretik zeudenen ondoriozkoak ez badira; eta burtsitis kronikoa, artrosia edo artritisa, hernia diskalak eta, oro har, endekapenezko edozein patologia, bereziki bat-bateko muskulu-tiroiak barne.

d) Nafarroako Txirrindularitza Federazioak hitzarmen bat du sinatuta Osasunbidearekin, eta, horren arabera, istripurik gertatuz gero, TXIRRINDULARITZA federatuek lehen asistentzia Nafarroako gizarte segurantzako edozein zentrotan izaten dute, federatuari kalte ekonomikorik eragin gabe.

Arreta ematean, federatuak federatu txartelarekin identifikatu beharko du bere burua, eta ez da beharrezkoa izanen O-NOZko istripu parterik ematea.

Jarraipen medikoa behar izanez gero, BEIMANi jakinarazi behar zaio, goian adierazitako protokoloei jarraituz, eta dagokion dokumentazioa edo informazio medikoa eman behar da.

Aseguru-etxearen harremanetarako datuak Gure aseguru-etxearen laguntza-plataforma Allianz-BEIMAN izango da, 677 808 817 laguntza-telefonoaren bidez edo helbide elektroniko honen bidez: autorizacionesbeiman@clinicabeiman.com

imagen
Instituto Navarro del Deporte Fundación Miguel Indurain Ribesalát
RFEC UCI UEC

FEDERACIÓN NAVARRA DE CICLISMO
PLAZA AIZAGERRIA Nº 1 - 3ª PLANTA
Tlf.:948.211.495
Email:admon@fnciclismo.es