Facebook Twitter Instagram Español | Euskera

2026ko denboraldiko lizentzien tramitazioa

22-KOABENDUA-KO2025

2026ko denboraldiko lizentzien tramitazioa

Tramitacion-de-licencias-temporada-2026

Abenduaren 17an egindako Ezohiko Batzarrean lizentziaren prezio berriak onartu ondoren, dagoeneko izapidetu daitezke 2026 denboraldirako lizentziak.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren lizentzia-aseguruak hauekin kudeatuko dira:

-           2026ko Istripu-asegurua: ALLIANZ

-           2026ko Erantzukizun Zibileko Asegurua: HISCOX

----------------------------------------------------------------------------------

2025 denboraldian izandako kirol istripuak MUTUACAT konpainiak (Ribe Salatek kudeatzen dituenak) artatuko ditu aurrerantzean ere. Federazioarekin harremanetan jar zaitezkete edozein zalantza argitzeko.

----------------------------------------------------------------------------------

Aurreko denboraldietan bezala, izapide guztiak internet bidez egiten dira.

Plataformak aukera ematen du zikloturisten lizentziak independentetzat tramitatzeko.

Lehiaketa-lizentziek talde bati lotuta egon behar dute beti (ezin dira independenteak izan); lizentzia mota horiei kirol-konpromisoa erantsi behar zaie, taldearekin zigilatuta eta kirolariak sinatuta.

Denboraldi berrirako LEHIAKETA LIZENTZIA tramitatu nahi duen orok denboraldirako lizentzia duen txirrindularitza talde batekin jarri beharko du harremanetan.

LIZENTZIEN IZAPIDEAK atalean, kudeaketan lagunduko dizuten eskuliburuak deskarga ditzakezu.

 

Lizentzia Digitala

2021eko denboralditik, federazio-lizentzia %100 digitala da, eta horrek praktikoagoa eta erosoagoa egiten du; izan ere, zure smartphonetik eskuratu ahal izango duzu, zauden tokian zaudela ere.

-----------------------------------------------------------

Ordaintzeko hiru modu daude:Existen tres modos de pago:

  • ORDAINAGIRIAZ. Gutxienez 2 urteko antzinatasuna duten eta aldez aurretik federazioari eskatu dioten TALDErentzat bakarrik balio du.
  • TXARTELAZ. Lizentzia tramitatzean ordaindu daiteke, plataformaren ordainketa-pasabidearen bidez
  • BANKU-TRANSFERENTZIAz federazio-kontura.

Kontu-zenbakia plataformatik deskargatzen da, lizentzia eskatu ondoren.

Kasu honetan, egiaztagiria e-mailez bidali behar zaio Federaziori: admon@fnciclismo.es.

Ez dira baliozkotuko aldez aurretik ordaindu ez diren lizentziak, ordainagirikoak izan ezik, horiek gero klub eskatzailearen banku-kontuan kargatuko baitira.

------------------------------------------------------

Federazio-lizentziak barnean hartzen ditu ALLIANZ konpainiaren kirol-istripuen asegurua eta HISCOXen erantzukizun zibileko asegurua.

2026 denboraldirako Istripuen konpainia aldatuko dugu, albiste honekin batera deskargatu daiteke jarraitu beharreko protokoloa.

Urtarrilaren 1etik aurrera, informazio berria dagokion atalean argitaratuko dugu. Istripuen protokoloa:

2026ko federatuen istripu-protokoloa

 

https://yosoyciclista.com/index.php/es/smartweb/seccion/seccion/navarra/Protocolo-en-caso-de-accidente-Federados

 

Hitzarmena Osasunbidearekin

 

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak, gainera, hitzarmen bat du sinatuta Osasunbidearekin. Horren arabera, istripuren bat gertatuz gero, TXIRRINDULARITZAko federatuek larrialdiko lehen laguntza dute Nafarroako gizarte segurantzako edozein zentrotan, federatuari kalte ekonomikorik eragin gabe.

 

Jarraipena behar izanez gero, ALLIANZekin egingo litzateke BEIMANen bidez, behar bezala jakinaraziz eta konpainiak proposatutako protokoloei jarraituz.

 

GARRANTZITSUA: Jarduera-protokoloari jarraitzen ez bazaio, aseguru-etxeak ez du bere gain hartuko laguntzaren kostua, eta kostu hori federatuari berari egokituko zaio.

 

 

 

BESTE BERRI BATZUK

Instituto Navarro del Deporte Fundación Miguel Indurain Ribesalát
RFEC UCI UEC

FEDERACIÓN NAVARRA DE CICLISMO
PLAZA AIZAGERRIA Nº 1 - 3ª PLANTA
Tlf.:948.211.495
Email:admon@fnciclismo.es