18-KOAZAROA-KO2025
Azaroaren 1 eta 2ko asteburuan Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren baliabideekin 2 lasterketa hauetan parte hartu zuten kirolari nafarrei laguntza ematera hurbildu ginen.
Larunbatean izan zen lehen lasterketa Amurrion, Espainiako Koparako puntuagarria. Gure kirolariek emaitza onak lortu zituzten zirkuitu lokaztu samar batean.
Kadeteen lasterketa une oro egon zen top 10eko borrokan eta zenbait matxuraren ondoren Aitor Beloquiren 11. postuarekin eta Joanes Aldabaren 12.arekin konformatu behar izan ginen. 23 urtez azpikoan Oihan Alemanek egindako lasterketa bikainari esker (azkenaurreko lerroan atera zen) 22. postuan sartzea lortu zuen eta puntu mordo bat eskuratu zituen.
Igandean Karrantzan lehiatu zen, zirkuitu lokaztuago batean eta gure kirolariei hobeto egokitzen zitzaienean.
Azken itzulian izandako kanbioko matxuraketa baten ondorioz, Izanek ezin izan zuen 5. postu oso on bat eskuratu eta puntu bat lortzeko aukerarik gabe geratu zen. Aitor Beloqui, zulaketa batekin, 18. postuan geratu zen eta Joanes Aldabak 10. postuan sartzea lortu zuen.
Oro har, kirol emaitza oso onak gureen morala igotzen duen asteburuan.