13-KOURTARRILA-KO2026
Aurten ere ostiralean Team Relay-n parte hartu zen, 2025eko edizioan parte hartu ez ondoren. Lortutako 10. postuak zapore gazi-gozoarekin utzi zigun, gehiago espero genuen, baina horrela suertatu zen eta oso lehiatua izan zen. Gure ordezkariek hobeto egin zuten bueltak pasa ahala.
Larunbateko eta igandeko jardunaldietan, lehen probetan izotzgune asko zituen zirkuituarn, lasterketa polit eta zirraragarriak izan genituen. Azpimarratzekoak dira kadete mailan Izan Arizek eta 23 urtez azpikoan Oihan Alemanek lortutako 9.postuak. Sara Garciak kadete mailako bere lehen txapelketan, azken lerroan atera eta azken itzulira arte borrokan ibili zen lehenengo bosten artean sartzeko, baina buelta erdiren faltan izandako eroriko zalapartatsu baten ondorioz 21. posturaino jaitsi zen. Lasterketa itzela dena den.
Gure beste parte-hartzaileek ez zuten zorte handirik izan erorketak eta matxurak izan zituztelako eta asko baldintzatzen dutelako irteera-posizio atzeratuetan sartuta, batez ere zirkuitu hain azkarretan. Eskusarik gabe dena eman zuten eta helmugaraino borrokatu zuten.
Master kategoriakoen parte-hartzea ere nabarmendu behar da, Nafarroa ofizialki ordezkatu ahal izan zuten eta master 30ean, Daniel Armendarizek 4. posizio estua lortu zuen.
2027an Gijonen egurre emango dugu!
CICLOCROSS
CICLOCROSS
BTT
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS