23-KOURTARRILA-KO2026
Nafarroako Selekzioaren 17 kideko espedizioa Mallorcara joan zen urtarrilaren 9tik 11ra Espainiako Txapelketetan parte hartzera. Taldea honako hauek osatu zuten:
Guztiak Mallorcako hotelean bildu ziren ostiral goizean, bidaia luze baten ostean. Arratsaldean Mallorcako Belodromoko pistarekin lehen kontaktua egin zuten, errodajea egiaztatzeko eta tenperaturara egokitzeko.
Larunbatean, goizeko 9:30ean hasi ziren probak, gizonezkoen kategorietako sailkapenekin. Ia gure txirrindulari guztiek lortu zuten finalerako txartela, Anai Jimenez, Manuel Ruiz eta Ander Larraburu bakarrik geratu zirelarik kanpoan. Sailkatze saioen ondoren, omniumeko lehiaketei hasiera eman zitzaien, scratch probarekin hasiz. Emaitzarik onenak oso aipagarriak izan ziren: emakumezko kadeteetan, Enara Perezek irabazi zuen; gizonezko kadeteetan, Andoni Costak bosgarren amaitu zuen; emakumeko juniorretan, gure lasterkariek oso emanaldi sendoa egin zuten; gizonezko juniorretan, Javier Monrealek bigarren postu bikaina lortu zuen eta Luca Martinez seigarren izan zen 23 urtez azpikoan lehian, Goretti Sesmak hirugarren posizioan amaitu zuen eta Saioa Organbidek laugarrenean; azkenik, elite mailan, Ibai Suazabalek zortzigarren postuan amaitu zuen.
Ondoren, tempo proba jokatu zen, eta hauek izan ziren selekzioarentzako posturik onenak: Enara Perez, hamargarrena emakumezko kadete mailan; Andoni Costa, hamaikagarrena gizonezko kadete mailan; Sofia Azanza, hamaikagarrena emakumezko junior mailan; Javier Monreal, bosgarrena gzonezko junior mailan. Proba honetan espedizioko unerik zorigaiztokoena iritsi zen, Aitor Matak erorikoa izan baitzuen. Ospitalera eraman behar izan zuten eta klavikulako fisura diagnostikatu zioten. Hemendik errekuperazio azkar bat opa diogu eta hurrengo txapelketetan berriz ikustea espero dugu. Emakumezkoen 23 urtez azpikoan, Saioa Organbide laugarren izan zen eta Goretti Sesma bosgarren; gizonezkoen elite/23 urtez azpikoen mailan, berriz, hamahirugarren postuan amaitu zuen Ibai Azanzak.
Etenaldi labur baten ostean, 15:30ean ekin zitzaion berriro lehiari, kanporaketa probarekin. emakumezko kadeteen kategorian, Enara Perez bosgarren izan zen; gizonezko kadeteenean, Andoni Costak seigarren amaitu zuen; emakumezko junior mailan, Azanza ahizpek hamaikagarren eta hamabigarren amaitu zuten; kategoria bereko gizonezkoen lehian, Javier Monrealek laugarren postua lortu zuen; emakumezkoen 23 urtez azpikoan, Saioa Organbide izan zen garaile; eta gizonezko elite/23 urtez azpikoen mailan, Ibai Azanzak hamahirugarren postua eskuratu zuen.
Jardunaldia puntuazio probarekin amaitu zen, erabakigarria txapelketako azken sailkapenerako. Emakumezkoen kadete mailan, Enara Perez laugarren izan zen, eta horrek brontzezko domina eman zion Espainiako Txapelketan. Gizonezkoen kategoria bereko lehiaketan, Andoni Costak hamargarren postuan bukatu zuen, seigarren postua lortuz. Emakumezko juniorretan, Sofia Azanza zazpigarren izan zen, sailkapen nagusian hamaikagarren amaituz. Gizonezko Juniorretan, Javier Monrealek laugarren bukatu zuen eta brontzezko domina lortu zuen txapelketan. Emakumezkoen 23 urtez azpikoan, Goretti Sesmak irabazi zuen sailkapena eta, bere laguntzari esker, Saioa Organbide Espainiako txapeldun (urrezko domina) bilakatu zen. Gizonezkoen elite/sub23 mailan, berriz, Ibai Azanza seigarren izan zen, txapelketa hamargarren postuan amaituz.
Jardunaldia, luzea eta gogorra, 20:30ak aldera amaitu zen, eta aho-zapore bikaina utzi zuen Saioa Organbideren Espainiako Txapeldunaren tituluari, Goretti Sesmaren brontzezko dominari, Javier Monrealen brontzezkoari eta Enara Perezen brontzezkoari esker.
Igandean madison modalitatearen txanda izan zen, ez zuen sailkapen probarik izan eta korrikalari guztiek zuzenean elkarren kontra borrokatu zuten. Emakumzko Kadeteetan, Enara Perezek eta Eider Razquinek osatutako bikoteak lasterketa osoan zehar goiko postuetan jarraitu zuen, baina azken itzulian hesiekin egindako trabatze txiki batek podiumetik kanpo utzi zituen, brontzetik postu bakarrera. Gizonezko Kadeteetan, Mikel Matak eta Andoni Costak lasterketa bikaina egin zuten eta, azken esprint bati esker, podiumera igotzea lortu zuten hirugarren postua lortuz.
Emakumezko Juniorretan, Azanza ahizpak puntuz puntu borrokatu ziren proba osoan zehar, laugarren postua lortuz. Gizonezko Juniorretan, selekzioak bi bikote aurkeztu zituen: Javier Monreal–Luca Martinez eta Ander Larraburu–Jorge Cuesta, azken hau Aitor Mataren erorketaren ondoren. Bi bikoteek lan bikaina egin zuten, eta Javier eta Luca brontzezko dominetatik bost puntura geratu ziren. Emakumezkoen elite/23 urtez azpiko mailan, Goretti Sesmak eta Saioa Organbidek ere laugarren postuan amaitu zuten; Gizonezkoen elite/23 urtez azpiko mailan, berriz, Ibai Azanzak eta Iñaki Lopezek merezitako zortzigarren postuan bukatu zuten txapelketa.