Facebook Twitter Instagram Español | Euskera
Nafarroako 2 udalerritik edo gehiagotik pasatuz gero...

 

Txirrindularitza proba, errepidekoa edo BTT-koa, Nafarroako bi udalerritik edo gehiagotik pasatzen denean, Talde antolatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du proba egunaren baino gutxienez 30 EGUN LEHENAGO.

Nafarroako Txirrindularitza Federazioari (e-mailez) aurkeztu behar zaion dokumentazioa

* Laskertekako araudia. Taldearen gune pribatutik probaren araudia bete behar da. Bete ondoren, dokumentua PDF formatuan deskargatu ahal izango da.

* Lasterketetako Arduradunak segurtasun neurriak zehaztuz. Zuzendari betearazlea eta bide-segurtasun arduraduna pertsona desberdinak izan behar dira.

* 1.000 pertsona baino gutxiagoko ekitaldietarako nahitaez bete beharreko dokumentua (Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak eskatutako tramitea).

Nahitaez bete beharreko dokumentua

* Lasterketako rutometroa, krokisa eta koordenatu editagarriak datuak dituen fitxategia (GPX, KML, KMZ edo antzekoa formatuetan). Ezinbesteko baldintza.

* Kirol lehiaketa edo ez lehiaketako olgetarako jardueren eskaera Nafarroako Gobernuari aurkeztu beharko zaio. Eskaeran probaren Talde antotatzailearen izenean egin behar da.

Dokumentu hori ondorengo estekaren bidez deskarga daiteke:

Autorización de actividades deportivas y recreativas, competitivas y no competitivas

(OINARRIZKO INFORMAZIOA-ren atalean / Aurkeztu behar den dokumentazioa).

* Nafarroako Gobernuari egindako tasen ordainketa (72,14€ 2025. urtean). Ordainketa-gutunak probaren Talde antolatzailearen izena izan beharko du. Presentzialki edo ondorengo loturaren bitartez egin ahal da:

Autorización de actividades deportivas y recreativas, competitivas y no competitivas

(OINARRIZKO INFORMAZIOA-ren atalean / Aurkeztu behar den dokumentazioa).

Federazioak dokumentazio hau Nafarroako Gobernuko Barneko Sailan aurketztuko du aztertu eta behin-betiko baimena eman dezaten.

Aseguru-etxeari eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioari

Lasterketako langile laguntzaileen zerrenda (AUKERAKOA).


Bidegurutzetako pertsonala NTFren aseguruak babes dezan, lasterketako langile laguntzaileen artxiboa EXCEL FORMATUAN bidali behar da BETI, behar bezala beteta, probaren AURREKO OSTIRALEAN.

Probaren egunean sortzen diren aldaketak lehiaketa egin eta hurrengo astelehenean jakinarazi ahal izango dira.

imagen
Instituto Navarro del Deporte Fundación Miguel Indurain Ribesalát
RFEC UCI UEC

FEDERACIÓN NAVARRA DE CICLISMO
PLAZA AIZAGERRIA Nº 1 - 3ª PLANTA
Tlf.:948.211.495
Email:admon@fnciclismo.es