Hizkuntza: Español Euskara

Tramitación de licencias temporada 2024

Albistea motaFederación
Titulua2024ko denboraldiko lizentzien tramitazioa
Edukia

Abenduaren 19ko Ezohiko Batzarrean lizentzia-prezio berriak onartu ondoren, 2024ko denboraldirako lizentziak izapidetu daitezke.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren lizentzia-aseguruak aldatu egingo dira bi aseguru-etxeetan.

-          2024ko Istriu-asegurua: EVEREST

-          2024ko Erantzukizun zibileko asegurua: HISCOX

----------------------------------------------------------------------------------

2023. denboraldian gertatutako istripuak SURNE enpresak artatuko ditu (Gerosaludek kudeatuko ditu). Federazioarekin harremanetan jar zaitezke zalantzak argitzeko.

----------------------------------------------------------------------------------

Aurreko denboraldietan bezala, izapide guztiak internet bidez egiten dira.

Plataformak aukera ematen du zikloturisten lizentziak tramitatzeko independenteen atalean.

Lehiaketa-lizentziek klub bati lotuta egon behar dute beti (ezin dira independenteak izan); lizentzia-mota horiek klubarekin zigilatutako eta kirolariak sinatutako kirol-konpromisoa erantsi behar dute.

2024 denboraldirako LEHIAKETA LIZENTZIA tramitatu nahi duen orok denboraldiko lizentzia duen txirrindularitza klub batekin harremanetan jarri beharko du.

LIZENTZIEN TRAMITAZIOA atalean, kudeaketan lagunduko dizuten eskuliburuak deskarga ditzakezu.

 

Lizentzia digitala

2021eko denboralditik aurrera, federazioaren lizentzia %100 digitala da, eta, beraz, praktikoagoa eta erosoagoa da, zure Smartphone bidez, zauden tokian zaudela, lizentzia eskuratzeko aukera izango baituzu.

-----------------------------------------------------------

Ordaintzeko hiru modu daude:

  • ORDAINAGIRIAZ. Federazioari aurretik eskatu dioten KLUBentzat bakarrik balio du.
  • TXARTELAZ. Lizentzia tramitatzean ordaindu daiteke, plataformaren ordainketa-pasabidearen bidez.
  • BANKU-TRANSFERENTZIAZ federazio-konturaKontu-zenbakia plataformatik deskargatzen da lizentzia eskatu ondoren. Kasu honetan, egiaztagiria e-mailez bidali behar da federaziora (admon@fnciclismo.es ).

Aldez aurretik ordaindu gabeko lizentziak ez dira baliozkotuko, ordainagirienak izan ezik, horiek gero elkarte eskatzailera pasatuko baitira.

------------------------------------------------------

Federazioaren lizentziak kirol istripuen asegurua du EVEREST konpainiarekin eta erantzukizun zibileko asegurua HISCOXekin.

2024ko denboraldirako, istripu-konpainia aldatuko dugu. Honekin batera, jarraitu beharreko protokoloa deskarga daiteke.

Urtarrilaren 1etik aurrera, informazio berria dagokion atalean argitaratuko da:

Istripuen protokoloa:

https://fnciclismo.es/es/protocolo-en-caso-de-accidente-federados/

 

Hitzarmena Osasunbidearekin

 

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak, gainera, hitzarmen bat sinatu du Osasunbidearekin. Horren bidez, istripuren bat gertatuz gero, TXIRRINDULARITZAKO federatuek Nafarroako Gizarte Segurantzako edozein zentrotan larrialdietarako lehen laguntza izango dute, baina horrek ez dio kalterik ekarriko federatuari.

 

Segimendua egin behar izanez gero, EVERESTekin egingo litzateke Gerosalud-en bidez, eta enpresak proposatutako protokoloei jarraituz jakinaraziko litzateke.

 

OHAR GARRANTZITSUA: Jarduteko protokoloa bete ezean, konpainiak ez du bere gain hartuko laguntzaren kostua, federatuak berak ordainduko baitu.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsiaprecios-licencias-dae.pdf [0,1 MB]
Lotura
Bideoa
Data2023-12-27 10:00:40
Itzuli