Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroako 2 udalerritik edo gehiagotik pasatuz gero...

Txirrindularitza proba, errepidekoa edo BTT-koa, Nafarroako bi udalerritik edo gehiagotik pasatzen denean, Klub antolatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du proba egunaren baino gutxienez 30 EGUN LEHENAGO.

Udalei edo Kontzejuei aurkeztu behar zaion dokumentazioa

  • Baimenak: : Antolatzaileak zuzenean proba pasako den tokietako Udalei edo Kontzejuei baimenak eskatu beharko dizkie.

Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztu behar zaion dokumentazioa

Federazioak dokumentazio hau Nafarroako Gobernuko Herrizaingo Sailan aurketztuko du aztertu eta behin-betiko baimena eman dezaten.

Aseguru-etxeari eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztuko zaien dokumentazioa

  • Lasterketako laguntzaileen zerrenda (AUKERAKOA). Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren aseguruak gurutzaguneko pertsonala babes dezan, proba ospatu baino lehen laguntzaileen zerrenda ongi beteta bidali behar zaie Aseguru-Etxeari eta Federazioari.
Nafarroako 2 udalerritik edo gehiagotik pasatuz gero...