Hizkuntza: Español Euskara

Txirrindularitza arbitro izan nahi duzu?

Federazioan, txirrindulari ohiak, zikloturistak edo sinpleki gure kiroleko jarraitzaileak animatu nahi ditugu txirrindularitza probak beste ikuspuntutik ezagutzera: Arbitrajearen ikuspuntutik.

Txirrindularitza arbitroa probak RFEC-eko eta UCI-ko Araudi Teknikoek zahazten duten moduan garatzeaz arduratzen da. Horretarako, arauak ezagutu beharko dituzu beraien funtzioak aplikatzeko.

Arbitro formakuntza jasotzea eta esperientzia hau bizitzea interesatzen bazaizu, soilik Arbitro Epaile izangaiko lizentzia eskatu beharko duzu eta izendatuko dizkizuten probetara joaten hasiko zara.

Lehendabiziko urtean, epaile hedatuago eta kategoria goikoagoarekin ibiliko zara esperientzia handitzeko eta arbitro lanen zokoak ezagutzen hasteko.

Urte bateko ikaskuntza epea bukatu ondoren, prest bazaude eta erabakita izanez gero, ofizialki akreditatu ahalko zara Arbitroen Batzorde Teknikoko bazkide bezala. Modu honetan, Epaile Arbitro Autonomiko azterketa gainditzeko formakuntza jaso ahalko duzu.

Aktibitatea egiterakoan, istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibilekoaren babesa izango duzu. Konpentsazio ekonomikoa proba bakoitzarengatik jasoko duzu ere bai. Kantitatea lasterketaren iraupenaren eta organo eskudunak onartutako tarifen arabera zehaztuko da. Joan-etorriak eta dietak ere ordaintzen dira.

Urteak pasa eta esperientzia handituz gero, kategorietatik igo ahalko zara eta Epaile Nazionaleko, Nazional Eliteko edota Internazionaleko titulazioetara iritsiko zara. 17 eta 35 urte artekoa bazara eta kirola barrutik ikustea gustatzen bazaizu, animatu txirrindularitza arbitro izatera! Ez duzu esperientzia ahaztuko. Ziur.

Arbitro lizentziaren tramitazioa

2015eko denboralditik, kirolarien, teknikarien eta arbitroen lizentzia guztiak RFEC-ek prestatutako Nafarroako Txirrindularitza Federazioko plataformaren bitartez tramitatuko dira.

Ondorengo esteka sakatu plataforman sartzeko:



Arbitro lizentzia tramitatzeko, ondorengo eskuliburuan zehazten diren pausoak jarraitu beharko dira.

How to become a cycling referee