Hizkuntza: Español Euskara

Lizentzien tramitazioa

Tramite errazak dira kasu bakoitzeko esku-liburuek zehaztutako pausoak jarraituz gero:

Sortutako klub berria

Esku-liburu honetan sortutako klub berri baten alta nola egin behar den (soilik lehendabiziko aldiz) zehazten da.

Klubaren urteko lizentzia, taldeen alta egin, baimenduak eta bazkideen lizentziak

Esku-liburu honetan klubaren urteko lizentzia, klubaren alta lehiaketarako, klubek baimenduak (bazkideak) eta bazkideen lizentziak nola tamitatu behar den zehazten da.

Lehiaketako kluben altaren kasuan beharrezkoa da dokumentu hau beteta eranstea:

Kirolariaren, teknikariaren edo epailaren lizentzia

Esku-liburu honetan kirolariaren, tenikariaren edo epailearen lizentzia nola tramiatu behar den zehazten da.

Lehiaketako lizentziak tramitatzeko (14 urte gorako teknikarienak eta kirolarienak) derrigorrezkoa da kirol kontratu/konpromisoa beteta eta sinatua eranstea.

Txirrindulari espezialistak. Bi diziplinen bateragarritasuna

RFECeko Batzorde Delegatuak txirrindulari espezialistei buruzko araudi berria onartu ondoren, hala nahi duten txirrindulariek bi diziplina eta talde desberdinekin lehiatu dezakete.

Horretan oinarrituta, kirolariak espezialista-lizentzia bat eskatzen ahalko du eta lizentzia nagusiaren osagarria izango da.

Kudeaketa hori eremu pribatutik egiten da plataforman, eta 17. eranskina (Espezialitate desberdinetako txirrindulari espezialisten baimena) erantsi behar da, interesatuek behar bezala bete, zigilatu eta sinatua.

Administrazio-prozesua lizentzia aldatzeko eskaeraren antzekoa da (eskuliburuan adierazten da nola eskatu kasu bakoitzean).

Espezialista-eskaera soilik txirrindulari bat espezialitate desberdinetako 2 taldekoa izango den kasuetan eskaintzen da.

Tramitazio honek kadete kategoriatik aurrera balio du.

Espezialista-eskaera egitean, txirrindulariaren kostua lizentzia-aldaketena bera izango da.

Nafarroako plataforman sartzeko

2015eko denboralditik, kirolarien, teknikarien eta epaileen lizentzia guztiak Espainiako Txirrindularitza Errege Federazioak prestatutako Nafarroako Txirrindularitza Federazioko lizentzien plataformaren bitartez tramitatuko dira.

Lizentzia federatiboa, pertsonaren edo klubaren erroldatze-tokiaren dagokion lurraldeko plataformaren bitartez tramitatu beharko da. Nafarroako plataforman sartzeko, ondorengo lotura sakatu:



Lizentzia guztiek abenduaren 31ra arte balioko dute.

Yo soy ciclista