Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroatik kanpoz pasatuz gero...

BTT edota errepideko lasterketa Nafarroatik kanpo pasatuz gero (beste Komunitate Autonomotatik edota Frantziatik), Klub antolatzaileak dokumentazioa aurkeztu beharko du probaren eguna baino 45 EGUN LEHENAGO

Lehen, Klub antolatzaileak proba inskribatu beharko du RFEC-eko | Espainiako Txirrindularitza Errege Federazioko egutegian bere plataformako eremu pribatuen bidez eta DGT-k agindutako epean.

Udalei edo Kontzejuei

  • Baimenak: Klub antolatzaileak baimenak zuzenean eskatuko dizkie proba pasatuko den tokietako Udalei edo Kontzejuei.

Tramitazioak plataformako eremu pribatuaren bitartez


Editatu eskatutako proba RFEC-eko egutegian eta bete ARAUDIKO DATUAK.

Tramitazioak plataformako eremu pribatuaren bitartez

  • Lasterketako araudia bete behar da, eta klubak zigilatu ondoren, igo dokumentua.
    Nafarroako Txirrindularitza Federazioak dokumentua deskargatuko du, zigilatuko du eta berriro igoko du, antolatzaileak, beharrez gero, erabil dezan.
  • Plataforman, probako dokumentazioari erantsi behar zaizkio probako rutometroa eta krokisa (planoa) eta antolatzailearen ustez egutegi nazionalean argitaratzea komeni den guztia.

Tramitazioak TRAZA (DGT) programaren bidez



2019ko abendutik nahitaezkoa da TRAZA programa erabiltzea DGTri probetako informazio espezifikoa bidaltzeko.

Oraindik ez badu, probako antolatzaileak sarbidea eskatu beharko dio TRAZAri, hau da, Trafiko Zuzendaritza Nazionalari (DGTri). TRAZAn sartzeko eskaera bete eta calendario.deportes@dgt.es posta elektronikora bidali beharko da.

Aipatutakoa BEHIN egin beharko da. Hurrengoetan, programan sartu ahalko da emandako erabiltzaile eta pasahitz berdinarekin.

DGT-k eskainitako eskuliburuaren bidez, programaren funtzionamenduko azalpenak eta egin behar diren pausoak aurkituko dituzu:

GARRANTZITSUA: Dokumentazioan aldaketak egin behar badira, DGT-k jakinaraziko du TRAZA plataformaren bidez. Probaren baimena ere plataformaren bitartez jasoko da.

TRAZAren bidez bete edo erantsi behar den dokumentazioa:

Proba zikloturistak

  • Federatuta ez daudenen Istripu Aseguruaren Ziurtagiria (egun bateko lizentziak).
  • Probako Memoria. Dokumentu honetan zehaztu beharko da parte hartzaileek bete beharko dituzten oinarrizko arauak, ospatzeko baldintzak eta probak abiadura librea edo kontrolatua izango duen (ibilbide osoan edo tarte konkretuetan).

Errepidetatik pasatzen diren probak (zikloturistak eta lehiaketak)

Aseguru-etxeari eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztu behar zaien dokumentazioa

  • Lasterketako laguntzaileen zerrenda (AUKERAKOA). Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren aseguruak gurutzaguneko pertsonala babes dezala, proba ospatu baino lehen laguntzaileen zerrenda ongi beteta bidali behar zaie Aseguru-Etxeari eta Federazioari.
Nafarroatik kanpoz pasatuz gero...