Hizkuntza: Español Euskara

Kirol Jokoak

Nafarroako Kirol Jokoak bere deialdian barne dauden modalitate eta kategoria guztietako kirolariek parte hartzea ahalegiten duen aktibitatea da. Modalitate edo kategoria bakoitzak partaideen adina eta Nafarroan eskolatutako izan edo bizi behar diren zehaztuko dute, haien araudien bitartez, kirolariek parte har dezaten.

Aldi berean, haien deialdiaren barne dauden modalitateko txapeldun nafarrak izendatzen dituen Nafarroako lehiaketa ofizial bakarra da. Gainera, Kirol Jokoetako programarekin lotuta, hainbat modalitateko selekzioko ordezkariek Espainiako Kirol Batzorde Nagusiak antolatutako Eskola Adineko Espainiako Txapelketetan parte hartu ahalko dute.

Nafarroako Kirol Jokoetako inskripzioko detaileak eta prozedura araudi partikularretan adierazten dira.

Inskripzioek indarrean dagoen ikasturterako balio dute eta lizentzia duen klub baten bitartez egin behar dira.

Informazio gehiago kontsulta dezakezu Nafarroako Gobernuko webguneko lotura honen bidez: https://www.deportenavarra.es/eu/kirol-jokoak/.

Nafarroako Kirol Jokoei buruzko Datuak Babesteko Politikari buruzko xehetasunak Privatutasun politika orrian aurki ditzakezu, "Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazio gehigarria" atalean.

Jarraian, modalitate eta kategoria bakoitzeko lehiaketako araudia, proben egutegi orokorra, proba puntuagarrien egutegia, parte-hartzaileen zerrenda eta sailkapena erakutsiko dizkizugu.

Nafarroako Kirol Jokoak


GOIBURUA: Goiburuko izenburuak sakatuz gero, bilaketaren emaitzak alfabetikoki ordenatuko dituzu. A-tik Z-ra edo Z-tik A-ra.IRAGAZKIA: Bigarren lerroko laukietan testu bat sar daiteke bilaketaren emaitzak hobetzeko, edota zuriz uztea guztia hautatzeko.IKUSI: Izena edo azken lerroko begidun forma duen ikonoa sakatuz gero, zutabe horretako detaile guztiak ikusi ahalko dituzu.