Hizkuntza: Español Euskara

Historia

Nafarroako Txirrindularitza Federazioa 1951eko maiatzaren 19an osatu zen. José María Claramunt Broto, katalana jaioterriaz eta nafarra adopziotaz, bere sustatzaile izan zen. Txirrindularitzarekin harreman estua zuen Unión Velocípeda Españolako delegatu, 4. batzorde erregionaleko buru eta hainbat alditan Nafarroako Txirrindulari Batzordeko presidente izan zelako.

UVEko 4. batzorde erregionaleko kide nafarrek lehengo pausoak protagonizatu zituzten. 20. hamarkadatik Nafarroan antolatutako jarduerak eta edozein motako erabakiak, 4. Batzordean eta Euskadiko Batzorde Ereegionalean adostu, eta ondoren, Madrilen, Unión Velocípeda Españolan onartu behar ziren.

Eztabaidak logikoak ziren hainbat alditan nafar interesak ez zetorrelako bat 4. batzordeko beste kideen zituztenekin. Honen ondorioz, Claramunt 1925etik UVEko delegatua Nafarroan zenez, autonomia lortzearen eta soilik Madrilen menpean egotearen alde lan egin zuen.

Txirrindularitza praktikatu duten eta praktikatzen ari diren artean, oso zabalduta dagoelako, Meca anaiak, Vidaurreta edo Galdeano, Ignazio Orbaiceta, Mariano Cañardo eta Carlos Echeverria daude; 80. harmarkadan azpimarratzekoak dira Miguel Indurainen sorkuntza; alegia, Espainiako Afizionatu Txapelduna, 1989ko Kriterium Internazionaleko irabazlea eta Paris-Niza Klasikoa ere. Bezain ospetsu bihurtu zen Javier Luquin 1989. urtera arte Espainiako Itzulian, Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean urte berean parte hartu zuen bakarra izan zelako.

Super Ser (talde ohia) eta Reinolds Elkarte Taldea talde garrantzitsuenak izan dira. 1988an Pedro Delgado segoviarra, azken talde honetako burua izan zen eta Frantziako Tourra irabazi zuen, egutegiko etapakako proba internazional inportanteena; honetaz gain, Espainiako Itzuliko garaipena lortu zuen hurrengo urtean. Afizionatuen taldeak, antolatzaileenak eta hainbat probatan parte hartu duten guztiak bezain aipagarriak dira. Alegia, Nafarroako Txirrindulari Batzordea, Lizarra Txirrindulari Taldea (1951ean sortuta ere bai), Altsasu Kirol Elkartea edo Muskaria. Gaur egun, probak antolatzen jarraitzen dute Txirrindularitza sustatzeko asmoz.

Euskadiko, Nafarroako edo Iruñeko birak gure lurraldean guztiz edo partzialki antolatutako proba interesgarrienak dira.

Presidenteak

  • José María Claramunt J. (1951-1960).
  • Ignacio Orbaiceta J. (1960-1967).
  • Ambrosio Larrera J. (1967-1978).
  • Josetxo Escurra J. (1978ko urtarriletik, 1978 urrira arte).
  • Miguel Lizarraga J. (1978 azarotik-1980).
  • José María Miqueo J. (1981-1987).
  • José Aurelio Barber J. (1988).
  • Cruz Urabayen J. (1989-2000).
  • Alberto Reta J. (2000-2004).
  • Félix Urra J. (2004-2005).
  • Charo Suescun A. (2005-2008).
  • Pedro Sagardoy J. (batzorde-kudeatzailea 2008ko maiatzatik, uztailera).
  • José Félix Santesteban J. (2008-2010).
  • Pedro Irigoyen J. (batzorde-kudeatzailea 2011ko urtarriletik, apirilera).
  • Pedro Irigoyen J. (2011ko maiatzatik, urrira).
  • Ander Villanueva J. (batzorde-kudeatzailea 2011ko azarotik, 2012ko maiatzera).
  • Ander Villanueva J. (2012-2023).
  • Ángel Elustondo J. (2023ko otsaileko batzorde-kudeatzailea 2024ko uztailera arte).
  • David Zaratiegui J. (2024ko uztaila gaur egun arte).
Nafarroako Txirrindularitza Federazioa