Nafarroako udalerri batetik pasatuz gero...
Txirrindularitza proba, errepidekoa edo BTT-koa, Nafarroako udalerri bakar batetik pasatzen denean, Klub antolatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du proba egunaren baino gutxienez 20 EGUN LEHENAGO.
Antolaketa gidak
Udalari edo Kontzejuei aurkeztu behar zaien dokumentazioa
-
Baimena: Antolatzaileak zuzenean proba pasako den tokiko Udalari edo Kontzejuari baimena eskatu beharko dio.
Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztu behar zaion dokumentazioa
-
Laskertekako araudia.
-
Lasterketetako Arduradunak segurtasun neurriak zehaztuz.
Zuzendari betearazlea eta bide-segurtasun arduraduna pertsona desberdinak izan behar dira.
-
Lasterketako ibilbidea eta krokisa.
- Antolatzaileak egindako adierazpena. Dagokion aitorpena bidaltzea, froga-motaren arabera.
Aseguru-etxeari eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztu behar zaien dokumentazioa
- Lasterketako laguntzaileen zerrenda (AUKERAKOA). Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren aseguruak gurutzaguneko pertsonala babes dezala, proba ospatu baino lehen laguntzaileen zerrenda ongi beteta bidali behar zaie Aseguru-Etxeari eta Federazioari.