Hizkuntza: Español Euskara

Istripu-protokoloa (federatuak ez diren NKJ-etako kirolarientzat)

Lizentzia federatiboa indarrean ez duten Nafarroako Kirol Jokoetako parte-hartzaileek osasun-laguntzako bi aukera izango dituzte parte-hartzailearen aseguruaren arabera:

1. Aukera: Osasun-Sistema Publikoko kirolari afiliatu guztientzat (Gizarte Segurantza; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua)

Nafarroako Kirol Jokoetan sartzen diren modalitateetan parte hartzen duten kirolarien osasun laguntza ematea, kirol jardueraren ondoriozkoa betiere, oro har, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokio. (64/2003 F.A. maiatzaren 15ekoa, Osasun Kontseilariak emana) Ez da osasun laguntzako asegurua kontratatu beharko arlo honetako gertaerak babesteko.

Lesioa edo kirol istripua Gizarte Segurantzako zentroetan artatuko dira; kirol istripua asteburuan izanez gero, ondoren zehaztuko diren erreferentziazko zentroetara joan beharko da.

Erreferentziazko zentroetan aurre-fakturazioak saihesteko, kirolariaren, kirolaren, lehiaketako etabarreko informazioa eta datuak eskatuko zaizkie; horretarako, osasun zentrora iristerakoan kirolariek NKJetako parte-hartzaileak direla egiaztatu beharko dute inskripzio orria eramanez edota Federazioak emandako parte hartzeko baimena aurkeztuz.

Gizarte Segurantzako erreferentziazko zentroak honako hauek dira:

  • Iruña: Nafarroako Ospitalea. Irunlarrea kalea 3.a
    948.42.21.00.
  • Iruña: Virgen del Camino Ospitalea. Irunlarrea kalea 4.a
    948.42.95.66.
  • Lizarra: García Orcoyen Ospitalea. Santa Soria kalea 22.a
    948.54.80.00.
  • Tutera: Sofía Erregina Ospitalea. Tarazona errepidea z/g.
    948.81.70.00.
  • Osasundidea Sareko Osasun Zentroak.

2. Aukera: Berariazko asegurua duten kirolari guztientzat (MUFACE, MUGEJU, ISFAS, edo besteak)

Lesio edo istripua artatzeko osasun laguntza beraien aseguruaren barne dagoen osasun asistentziako tresnekin eta beraien zentroetan eskainiko da, parte-hartzaile bakoitzak kontratatutako polizari dagokion prozedura jarraituz.

Kirolari guztientzako istripu-asegurua

NKGI-k kontratatutako istripu-aseguruko polizak istripuetako heriotza-arriskuak edota galera anatomiko eta funtzionalak babesten ditu.

Programatutako jardueraren erantzukizun zibila, Nafarroako Gobernuak agindutako erantzukizun zibileko estaldura orokorraren barne dago. Arlo honetan istripu izanez gero, kirolariak modalitateko Federazioa kontaktatu beharko du eta honek NKGI-ren bidez expedientea tramitatuko du.

Estaldurako kondizioen detaile, jarduketa protokolo eta istripu parte ereduari buruzko detaile gehiagorako ondorengo lotura kontsulta daiteke: https://www.deportenavarra.es/eu/osasun-laguntza/.

Istripu-protokoloa (federatuak ez diren NKJ-etako kirolarientzat)