Hizkuntza: Español Euskara

Tafalla, comienzo de temporada JDN de Cadete Ruta

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaKadete mailakoen Nafarroako Kirol Jokoetako errepide modalitatearen hasiera Tafallan
Edukia

Datorren martxoaren 23an Tafallan KADETEEN ERREPIDE modalitatearen denboraldia hasiko da Nafarroan. Kadeteen errepide kategoriako proba guztiek Nafarroako Kirol Jokoetarako puntuagarriak izango dira.

 

NKJren programan izena eman ahal izango dute Nafarroan eskolatuta edo bizi diren eta urte honetan 15 eta 16 urte beteko dituen kirolari guztiek.

  • NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuatu ahal izateko, ezinbestekoa da izena emanda egotea (bai kirolariak lizentzia badu, bai bestela), denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez. 

Interesdunek 7 euro ordainduko dizkiote izena ematen duen klubari. Kuota honen bidez, errepideko kadete modalitatean egiten diren NKJren proba puntuagarri guztietan parte hartuko du lasterkariak

  • FEDERAZIOAN izena emateko AZKEN EGUNA ETA ORDUA PROBAREN AURREKO OSTEGUNA 12:00etan dira. Ostegun hori jaieguna bada, azken eguna jaieguna baino bi egun lehenago izango da, federazioak beste data bat proposatzen ez badu behintzat.

Egun horretatik aurrera jasotzen diren inskripzioek hurrengo probarako balioko dute, ez aste horretarako.

  • NKJn puntuatzen hasiko da KIROL JOKOETAN inskripzioak balio duenetik.

 

Federazioaren LIZENTZIARIK EZ duten lasterkariek izena ematean jakinarazi beharko dute gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak diren (MUFACE, etab.), aseguru horrek bere gain har dezan korridore horien osasun-laguntza, Nafarroako Kirol Jokoen araudian azaltzen den bezala.

 

Oharra: Nafarroako lizentzia INSKRIBATU GABE duten lasterkariek probetan parte hartzen ahalko dute, baina ez dira NKJren sailkapenetan agertuko.

 

Neska-mutilen bat inskribatu nahi duzuen klubek excell dokumentua bete eta federaziora bidali behar duzue e-mailez. (admon@fnciclismo.es).

 

Ez da onartuko telefonoz izena ematea.

 

Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emate eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan:

https://fnciclismo.es/es/juegos/  

 

NKJren araudi orokorraren arabera, klubek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, aldez aurretik federaziora bidali beharko dute posta elektronikoz ondorengoa:

 

·       Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa izatearen erantzukizuneko aitorpena (klubarena)

 

Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea; klubari balioko dio edozein NKJren modalitatetan kirolaria inskribatzeko federazio honetan. Klubak lehenago beste modalitate baterako bidali badu, ez da berriro egin beharko

 

 Kirol federazioak konpromisoa hartzen du NKJen programako inskripzioak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) ezarritakoaren arabera kudeatzeko, eta horiek isilpean gordeko direla bermatzeko neurriak hartuko ditu. Nafarroako Kirolaren Institutuak parte hartzen duten kirol federazioen esku uzten du Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa. Horregatik, Nafarroako Txirrindularitza Federazioa da NKJren programarekin zerikusia duten datu pertsonalen “TRATAMENDUAREN ARDURADUNA”. Nafarroako Kirolaren Institutua “TRATAMENDUAREN ARDURADUNA” da. 

 

* Klubek esteka honetako informazioa eman beharko diete Nafarroako Kirol Jokoetan izena ematen dutenei

 

NKJren datuen babesari buruzko informazio gehigarria (https://fnciclismo.es/es/politica-proteccion-datos/)

 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2024-03-12 13:23:50
Itzuli