Hizkuntza: Español Euskara

Kronika: 2019ko Rural Kutxa BTT Kopako 3. proba puntuagarria Aiegin

Albistea motaTorneo Copa Caja Rural
TituluaKronika: 2019ko Rural Kutxa BTT Kopako 3. proba puntuagarria Aiegin
Edukia

2019ko Rural Kutxa BTT Kopako 3. proba puntuagarria eta Leihoak Leyre I. Sari Nagusia lehiatua izan zen joandako igandean, hilak 5, Aiegin.

 

Gauzak horrela, hamar urte pasa eta gero kopako proba puntuagarri bat ospatu zen Ardantze kirol instalazioen inguruan. Zaleek 6 kilometroko zirkuituen bidezidor azkarretaz eta joko handiko jaitsieraz gozatu zuten. Lurra lehorra zegoenez, txirrindulariak pasa eta gero irristatzen hasi zen eta batzuk erori ziren. Hala ere, kasu gehienetan ez ziren larriak izan eta jarraitu ahal izan zuten lasterketan.

 

Eskola kategoriako lasterketa arrakastatsua izan eta gero, beste kategorietako kide guztiak aritu ziren 11:15ean eta ez zen Javier Sein (SH Metalgraf) liderraren eguna izan. Aurreko bi probak irabazi zituen arren, lehenengo biretan ikusi zitzaion buruko taldearen erritmoa mantendu ezinik. Gainera, gurpila zulatu zuenez, garaipenaren kinieletatik kanpo geratu zen.

 

Modu honetan, hasieratik hiru txirrindularik borrokatu zuten lehena izateko: Apirilean distiratu zuen errioxarra Cesar Manso (Pro Bikes Rioja Team), beti sendoz dabilen Jesus Torres (SH Metalgraf) eta denboraldi honetan uztekabea ematen ari den Aitor Begino (Katea Bike). Hala ere, Begino atzerantz geratu zen eta beste biak elkarrekin ibili ziren absolutu kategoriaren seigarren eta azken bira arte. Momentu hartan Mansok ihes egin zuen eta 28 segundo atera zizkion Torresi helmugan. Azkenik, Alex Ordeñana (Orbea) hirugarren izan zen estilo propioa ezartzen, atzeratik iristen.

 

Lider ohia askoz atzerago iritsi zen. Dena den, maillot horia taldean geratU da Jesus Torresek jantzi zuelako eta Deikaztelun estreinatuko du.

 

Emakumeen lehian, Olatz Odriozolak (bizikleta.com) irabazi zuen, Lierni Lekuona (Lezo) bigarren izan zen, eta Corina Mesplet (Roller Bike) hirugarren maillota mantenduz.

 

23 urtez azpiko kategorian Aitor Izkue (SH Metalgraf) nagusitu zen Mikel Merinoren (Conor-Saltoki) eta Jose Miguel Ramirez de Arellanoren (SH Metalgraf) aurrean. Juniorren lasterketa oso lehiatsua izan zen eta Adrian Losarcosek irabazi zuen azken metroetan Dario Silvestre (Jofemar-Atalaya) eta Eduardo Benito (Jofemar-Atalaya) atzean utziz. Edurne Izkue (Grupo Elektra) emakume junior azkarrena izan zen Maria Pascualen (Osga) eta Nahia Poloren (Urkia-Amets) aurrean.

 

Gazteenak direnen artean, nahiz eta eskumuturrean puntuak izan erorketa batengatik, Ander Biurrarena (Saltoki-Olza) besoak altza zituen, bere taldekide Alfonso Fernandez bigarrena eta Gabriel Echeverri (Grupo Elektra) hirugarrena izanda. Master 30 kategorian Daniel Saenz (Coloma Bike Club) lehena iritsi zen eta Esteban Suescunek (Conor-Saltoki) gauza bera egin zuen beteranoen artean.

 

Azkarrenak Leihoak Leyre I. Saria bezain arrakastatsuak izan ziren eta Rural Kutxa Kopa Lizarraldean geratzen da, hurrengo proba hemendik bi astera Deikaztelun izango delako. 4. proba puntuagarriaz gozatuko dugu.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-05-06 13:32:21
Itzuli