Hizkuntza: Español Euskara

Brevets

Distantzia luzeko bizikleta-ibilbideen ekitaldiak dira.

Brevets-ak bereziki zikloturistak diren ekitaldiak dira (ez dago epailerik, ez sailkapenik, ez denborarik...), eta horietan, txirrindularitza zahar haren autosufizientzia-espiritua gailentzen da, hau da, bakoitzak bere esperientzia lantzea eta adiskidetasuna pixka bat bilatzea.

100 urte baino gehiago dira Frantzian sortu zela eta Audax Club Parissien (aurrerantzean ACP) homologaziopean ospatzen dira. Atxikitako lurralde bakoitzean ACPko ordezkari bat dago. Ordezkari horiek ibilbideak baliozkotzen dituzte eta ACPrekin zuzenean erlazionatzen dira.

ACP homologazioa

Antolatzaileak data eta ibilbideak kontrolguneekin bidaltzen dizkio (kartoi mehe bat zigilatzen da) arduradun nazionalari, eta arduradun horrek jakinarazten dio ACPri.

Distantziak

Ohikoenak hauek dira: 

  • 200km (13:30h gehienez).
  • 300km (20h gehienez).
  • 400km (27h gehienez).
  • 600km (40h gehienez).
  • 1.000Km (75h gehienez).
  • 1.200Km (90h gehienez).

Kontuan izateko ezaugarriak

  • Araudian bertan "txango pertsonal" gisa izendatzen diren ekitaldiak dira, eta trafiko irekia dute.
  • Txirrindulari bakoitzaren ardura da trafiko araudia betetzea.
  • Antolatzaileak irteera ordua markatzen du eta ibilbidea eta kontrol guneak ematen ditu (tabernak edo gasolindegiak izan ohi dira).
  • Zigilatutako txartelak jaso eta baliozkotu egiten dira.
  • Federazioaren egutegiko ekitaldi guztietan bezala, parte hartzeko, kirolariak urteko federazio-LIZENTZIA izan behar du, edo, bestela, probaren antolatzailearen bidezko asegurua.

Federazioari aurkeztu behar zaion dokumentazioa

Antolatzaileak (denboraldiko lizentzia izanda) posta elektronikoz jakinarazi beharko dizkio federazioari federazioaren egutegian sartu nahi dituen Brevet ekitaldiak, honako hauek adierazita:

  • Lehendabiziko DATA eta UDALERRIA.
  • Ekitaldia hasi baino 30 egun lehenago, gutxienez, antolatzaileak memoria bat bidali beharko du, ekitaldiaren araudi partikularra eta Breveterako izena emateko esteka dituena.
  • Breveten arudi partikular orokorra (erantsitako dokumentua):
  • Rutometroa eta ibilbidea.
Brevets