Hizkuntza: Español Euskara

Rural Kutxa Kopa Torneoaren 11. edizioa

Albistea motaTorneo Copa Caja Rural
TituluaRural Kutxa Kopa Torneoaren 11. edizioa
Edukia

Denboraldi honetakoa Rural Kutxa BTT-ko Koparen 10. edizioa izango da eta formatua mantenduko du. Martxotik irailera mendiko txirrindularitza modalitate olinpiko honetako lehiakide onenek lehiakatuko dute Nafarroan eta ondoko lurraldeetan. Txirrindulari guztiak saiatuko dira haien izena jartzen ospa handiko txapelketa honetako txapeldunen zerrendan, 2018an Diego Lataasak eta Yolanda Magallonek egin zuten moduan.


Hasieratik nobedadeak izango ditugu lehiaketa Fiteron estreinatuko baita lehendabiziko aldiz. Bi aste geroago, Erriberan berriro izango dugu hurrengo proba. Hain zuzen ere, Faltzesen, non iaz, arrakasta handiko lasterketa ospatu genuen. 


Maiatzean, txapelketa Lizarra aldera iritsiko da. Lehenik Aiegira, non proba puntuagarriak izan zituzten haien hasieratan. Bi aste geroxeago, Dicastillon hartuko dute txanda.


Azkenik, bi proba mitikok itxiko dute Kopa: lehen Zangozan ekainean, eta gero Arazurin irailean erabakiko da nortzuek jantziko dituzten liderren mailotak 6 proba puntuagarriean lehiatu eta gero.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-01-16 12:03:13
Itzuli