Hizkuntza: Español Euskara

Kronika: 2019ko Rural Kutxa BTT-ko Kopako 1. proba puntuagarria.

Albistea motaTorneo Copa Caja Rural
TituluaKronika: 2019ko Rural Kutxa BTT-ko Kopako 1. proba puntuagarria.
Edukia

Rural Kutxa BTT-ko Koparen 11. edizioa hasi zen igandean, hilak 3, Fiteron. Errekorrezko estreinaldia izan zen, guztira, ia bostehun kirolarik parte hartu zutelako kategoria guztietan. Gainera, martxoa izan arren, eguraldi eguzkitsua eta berotsua izan genuenez, pilotajearen teknika erabakigarria izan zen 6 kilometroko zirkuitua azkarra izan zelako.  


Denboraldiaren hasierako lasterketetan gertatzen den moduan, liderren mailloten hautagaiak ez ziren agertu lehenengo buelta bete arte. Momentu hartan, lau txirrindulariko talde batek ihes egin zuen.


Ismael Ventura (esmtb.com) sartu zen iheslari hauen taldean eta faboritoa zirudien. Hala ere, zaila zuen beste hiru lagunak SH Metalgraf taldeko kideak zirelako: Javier Sein, Aitor Izkue eta Javier Torres. Lasterketaren erdian Torres atzera geratu zen, eta ondoren, Izkuek garaipena lortzeko borrokaldiaren kanpo ere amaitu zuen. Azkeneko sprintean Javier Sein-ek erraz irabazi zuen Ismael Ventura.


Azpimarratzekoa da Javier Sein 23 urtez azpiko kategoriako txirrindulari dela. Gauzak horrela, azkarrena izan zenez, absolutuen mailot horiarekin atera zen Fiterotik. 


Emakumeen lehiak ez zuen emozio berdinik izan. Olatz Odriozolak (bizikleta.com) lasterketa menperatu zuen, Corina Mesplet (CiclosSport) minutu eta erdi geroago sartu zen eta Lierni Lekuona (Lezo) hirugarren izan zen.


Beste kategorietan Mikel Merinok (Conor-Saltoki) aipatutako Seinaren eta Izkueren atzean amaitu zuenez, 23 urtez azpiko kategoriako podiumeko hirugarren posizioan amaitu zuen. Adrian Losarcos (Txirrinta), Ivan Perez (Conor-Saltoki) eta Eduardo Benito (Jofemar-Atalaya) junior kategoriako azkarrenak izan ziren. Emakume juniorren lasterketan Maria Pascual (Osga), Edurne Izkue (Grupo Elektra) eta Nahia Polo (Urkia-Amets) igo ziren podiumera. Gabriel Echeverri (Grupo Elektra) estreinatu zen kadete kategorian modu ezinhobean Alfonso Fernandezen (Saltoki-Olza) eta Koldo Herreraren (Grupo Elektra) aurrean iristen. Azkenik, beteranuen lehiatan Daniel Armendariz (Jofemar-Atalaya) Master 30eko txapeldun izan zen eta Patxi Ciak (Faster Wear) ere maillot horia jantzi zuen Master 40-an.


2019ko Rural Kutxa BTT-ko Koparen hasiera arrakastatsu hau gozatu eta gero, bigarren proba Faltzesen martxoaren 17an izango da. 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-03-04 10:43:41
Itzuli