Hizkuntza: Español Euskara

Miguel Indurain Fundazioa pistako txirrindularitza nafarrarekin bat

Albistea motaSelecciones
TituluaMiguel Indurain Fundazioa pistako txirrindularitza nafarrarekin bat
Edukia

Nafarroako Gobernuko entitate publikoak proiektua bultzatu du diziplina olinpiko hau sustatzeko Nafarroan. Hain zuzen ere, ekimenak 11 mila euroko aurrekontua du.


Miguel Indurain Fundazioak martxan jarri du proiektu hau Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren laguntzarekin. Helburuak dira, alde batetik, Nafarroan pistako txirrindularitza bultzatzea, eta bestetik, Tafalla Hiriko Miguel Indurain Belodromoaren aprobetxamendua hobetzea.

 

Akordio honi esker, Miguel Indurain Fundazioak laguntza ekonomikoa, materiala eta teknikoa eskaintzen dio 30 kirolariko talde bati. Txirrindulari hauek astean bitan entrenatzen dute, hain zuzen ere astearteetan eta ostegunetan 18:30etik 20:30era Tafallako belodromoan. Germán Lópezek, José Ángel Gardachalek eta Javier Elarrek zuzendutako junior eta kadete kategorietako kideek 12 txirindula berri dituzte partekatzeko eta entrenamenduak garatzen laguntzeko. Hain zuzen ere, Villavés, Lizarra, Ermitagaña, Burunda, Berritxaco eta Tafallés Txirrindula Taldeetako kirolariak dira.

 

ESFORTZUAREN EMAITZAK BEGIBISTAN DAUDE

 

Nafarroa pistako txirrindularitzako potentzia bat da maila internazionalean. Adibidez, asteburu honetan Edu Santas Espainiako Txirrindularitza Egokituaren Txapelduna izan da 25. aldiz (29 urte ditu) eta Rio de Janeiroko Joku Olinpikoetan parte hartu zuen Juan Peraltak bezala. Figaroleko txirrindularia aritu da Polonian Munduko Txapelketan asteburu honetan. Modu berean, Gudane Araiz eta Sergio Aliaga Espainiako Kopako liderrak dira absolutu kategorian.

 

Beheko kategorietan azpimarratu ahal diren izenen artean Saioa Orgambidearena dago. Kadete kategoriako txirrindularia hirugarren izan zen Galapagarren izandako Espainiako Kopako azken proban, laugarren da sailkapen orokorrean eta Euskadiko Txapelduna izendatu zen orain duela bi asteburu. Ana Estella ere hoberenen artean borrokatzen ari da Espainiako Kopan eta txapeldunorde izan zen Euskadiko Txapelketan. Mutilen artean, Ibai Azanza nagusitu zen aipatutako Euskadiko Txapelketan eta Espainiako Kopan ere lehia handia protagonizatzen du Martxel Etxeberria eta Alejandro Gardachalekin batera. Beraz, argi dago erreleboa sendo datorrela.

 

Espainiako Kopako azken proba Valentzian martxoaren 31n izango da.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Loturahttp://fundacionmiguelindurain.com/noticia/902/la-fundacion-miguel-indurain-con-el-ciclismo-en-pista-navarro
Bideoa
Data2019-03-05 14:43:36
Itzuli