Hizkuntza: Español Euskara

Kronika: 2019ko Rural Kutxa BTT-ko Kopako 2. proba puntuagarria Faltzesen

Albistea motaTorneo Copa Caja Rural
TituluaKronika: 2019ko Rural Kutxa BTT-ko Kopako 2. proba puntuagarria Faltzesen
Edukia

2019ko Rural Kutxa BTT-ko Kopako 2. proba puntuagarria lehiatua izan zen Faltzesen martxoaren 17an. Lehenengo proba bezala, lehiaketa jendetsua izan zen. 


Lasterketa iaz estreinatutako 5 kilometroko zirkuituan gauzatu zen. Hala ere, aurten elkor zegoenez, zidor ezberdinetatik pasatzen zen maldaz gainezkako ibilbidea azkarragoa izan zen. Izan ere, parte-hartzaileek aurpegiratu behar izan zuten lehenengo igoera handia pilon entzierrokoa izan zen.


Promozio kategoriako lasterketak igerilekuen zonaldean izan eta gero, beste kategorietako kirolariak aritu ziren. Absolutuan, lehendabiziko bueltatik 6 txirrindularik ihes egin zuten erritmo handi ezarriz. Gauzak horrela, lasterketaren erdira iritsi baino lehen, Aitor Izkue (SH Metalgraf) buruko talderen atzean geratu zen. Beste bostak elkarrekin sartu ziren seigarren eta azkeneko bueltan. Jarraian, iazko irabazle Cesar Manso (CicloSport) geratu zen atzean, eta sprintean, Fiteron gertatu zen bezala, Javier Seinek (SH Metalgraf) irabazi zuen berriro Mikel Merinoren (Conor-Saltoki) eta Jesus eta Javier Torres anaien aurrean (SH Metalgraf). Beraz, Javier Sein, liderragoa da.


Emakumezkoen kategorian, Corina Mesplet (CicloSport) azkarrena izan zen, Laura Calberg (Kdds Riojanas) bigarren eta Maria Carmen Linacero (CC Andosilla) hirugarren izanda.


Beste kategorietan, Adrian Losarcosek (Txirrinta) Ivan Perezen kontrako (Conor-Saltoki) lehia handiko duelua irabazi zuen eta Dario Silvestrek (Jofemar-Atalaya) podiuma bete zuen hirugarren posizioan. Emozio handikoa ere izan zen emakumeen lasterketa non Nahia Polok (Urkia-Amets) soilik segundo batzuk atera zizkion Edurne Izkueri (Grupo Elektra) eta Maria Pascual (Osga) hirugarren izan zen. Gazteenen lehian, lehenengo urteko Elisandre Urze (Saltoki-Olza), Ander Biurrarena (Saltoki-Olza) eta Ibai Azanza (Cafenasa) podiumera igo ziren.


Azkenik, Faltzesko Daniel Armedariz (Jofemar-Atalaya) azkarrena izan zen 30 urteko Master kategorian eta Patxi Cia (Fasterwear) beteranuen lasterketan. Biak ere, liderragoak dira. 


Faltzesko jardunaldia gozatu ondoren, 2019ko Rural Kutxa BTT-ko Kopak atsedena hartzen du hirugarren proba puntuagarria iritsi arte. Aiegin maiatzaren 5ean izango da.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-03-20 11:04:19
Itzuli