Albistea mota | Juegos Deportivos de Navarra |
---|---|
Titulua | NKJetako Errepide Eskoletako Inskripzioak. 2019ko Denboraldia |
Edukia | Errepide Eskolako 2019ko egutegiko probak Erripagainan, datorren apirilaren 14an izango da. Egutegi honetako NAFARROAKO KIROL JOKOETAKO lehendabiziko proba puntuagarria Berrioplanon, apirilaren 22an (astelehena) izango da. Nafarroan ikasten duten edo bizi diren Kimu eta Haur kategorietako neskek eta mutilek parte hartu ahalko dute NKJetako programan.
Lehenengo proba puntuagarria Aste Santuan izango denez, proba honetako izena emateko epea Aste Santuaren AURREKO ostegunean, apirilak 11, amaituko da. Beranduago jasotako inskripzioak ez dira proba honetarako onartuko, hurrengorako baizik.
Ez dira onartuko telefonoz egindako inskripzioak. Inskripzioak denboraldi osorako balioko du.
Oharra: Lizentzia nafarra duten, baina NKJetan IZENA EMAN EZ DUTEN txirrindulariek probetan parte hartu ahalko dute. Hala ere, ez dira NKJetako sailkapenetan agertuko. Inskripzioak, klubei emandako formatuan emailez edo faxez bidali beharko dira. Email: admon@fnciclismo.es Fax: 948.22.17.56 Lizentzia federatiboa izanez gero, hasiberrien eta promesen kategoriek parte hartu ahalko dute. Hala ere, EZ DUTE NKJetarako PUNTUATUKO, eta horrregatik, ez dute inskripzioarik egin behar. Inskripzioa egiterakoan, Lizentzia Federatiborik GABE izena eman duten txirrindulariek jakinarazi beharko dute Gizarte-Segurantzako osasun laguntza edo pribatua izango duen. Pribatua izanez gero (MUFACE, etab….), aseguru hau kirolariaren osasun-laguntzaz arduratuko da 2018-2019ko XXXII. NKJ-etako araudiari dagokionez. Epez kanpo (osteguneko eguerditik) egindako inskripzioak hurrengo probarako onartuko dira. Txirrindulariek puntuatuko dute NKJetan inskripzioa onartu den egunetik. Ez da proba bakoitzeko inskripzioa egin behar, onartua izanez gero, NAFARROAKO KIROL JOKOETAKO modalitate honetako proba guztietarako balioko duelako. Urtean zehar, artxibo hau eguneratua, NKJetako araudia eta sailkapenak aurkituko dituzue ondorengo estekan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/ |
Irudia 1 | ![]() |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | ![]() |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2019-03-26 10:21:42 |