Hizkuntza: Español Euskara

Data aldaketa. 2019ko kadete kategoriako NKJetako 1. Errepide proba puntuagarria

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaData aldaketa. 2019ko kadete kategoriako NKJetako 1. Errepide proba puntuagarria
Edukia

Junior eta Kadete kategorietako Espainiako Pista Txapelketak direla eta, Nafarroako Kirol Jokoetako errepide modalitateko lehenengo proba puntuagarria Tafallan apirilaren 7an izango da.


Beraz, txirrindularien izena emateko epea apirilaren 4ko eguerdian amaituko da.


Geroago jasotako inskripzioek hurrengo proba puntuagarrirako balioko dute.


GOGORATU


NKJetako programan, Nafarroan ikasten duten eta ikasturtean zehar 15 eta 16 urte beteko dituzten kirolari guztiek parte hartu ahalko dute.


·        NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuatzeko (nahiz eta kirolariak lizentzia izan edo ez izan) nahitaezkoa da inskripzioa egitea denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bitartez.


·        Kirolariaren izena emango duen klubak 7€ ordaindu beharko du pertsona bakoitzarengatik. Kuota honek kirolariari baimena emango dio NKJetako kadeteen errepide modalitate proba puntuagarrietan parte hartzeko.


·        Izena emateko epea: Inskripzioak FEDERAZIOAN probaren AURREKO OSTEGUNEKO 13:00AK ARTE jasoko dira.


·        NAFARROAKO KIROL JOKOETAN izena eman den egunetik puntuatuko da.


Inskripzioa egiterakoan, Lizentzia Federatiborik GABE izena eman duten txirrindulariek jakinarazi beharko dute Gizarte-Segurantzako osasun laguntza edo pribatua izango duen. Pribatua izanez gero (MUFACE, etab….), aseguru hau kirolariaren osasun-laguntzaz arduratuko da 2018-2019ko XXXII. NKJ-etako araudiari dagokionez. 


Oharra: Lizentzia nafarra duten baina NKJetan izena eman ez duten txirrindulariek probetan parte hartu ahalko dute baina ez dira NKJetako sailkapenetan agertuko.


Parte-hatzaile baten inskripzioa egin nahi izanez gero, klubek erantsitako inprimakia bete eta e-mailez edo fax-az bidali beharko dute:


e-mail: admon@fnciclismo.es 

fax:     948.22.17.56


Ez dira onartuko telefonoz egindako inskripzioak.


Epez kanpo (osteguneko eguerditik) egindako inskripzioak hurrengo probarako onartuko dira.

 

Txirrindulariek puntuatuko dute NKJetan inskripzioa onartu den egunetik.


Ez da proba bakoitzeko inskripzioa egin behar, onartua izanez gero, NAFARROAKO KIROL JOKOETAKO modalitate honetako proba guztietarako balioko duelako.


Urtean zehar, artxibo hau eguneratua, NKJetako araudia eta sailkapenak aurkituko dituzue ondorengo estekan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/


 



 

 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsiacalendarios-jdn-cadete-27-04-2019-fte.pdf [0,42 MB]
Lotura
Bideoa
Data2019-03-27 10:54:12
Itzuli