Albistea mota | Competiciones |
---|---|
Titulua | Eduardo Santasek garaipena lortu zuen Europako Kopan |
Edukia | Txirrindulari egokituak maiatza izugarria protagonizatu du. Hilaren hasieran podiumeko erdiko tokira igo zen Espainiako Txapelketetan eta garaipenaren bidean mantendu da probaz proba Europako Kopara arte.
Europako Kopako bigarren proba lehiatua izan zen joandako asteburuan Bourg-en-Bresse-n. Lehiaketa honek errepide modalitateko 60 kilometroko lasterketa eta 20 kilometroko erlojupekoa izan zituen. Edu sailkapen orokorreko txapelduna izan zen bi probak irabazteari esker.
Esan dugun moduan, maiatzean ez da garaipenaren bidetik atera: 4 titulu nazional, garaipena ere Munduko Kopako erlojupean, laugarren postua Munduko Kopako 2. proban eta Europako Kopan izandako garaipena.
Gauzak horrela, 2019an 8 garaipen, 4 zilarrezko domina eta brontzezko pare bat daramatza. Emaitza hauei esker, errepideko eta pistako Munduko Ranking-etako lehenengo postuan dago Munduko txirrindularirik onena izanda. Honetaz gain, Munduko Kopako 3. posizioan dago proba bat falta denean. |
Irudia 1 | |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2019-05-28 13:09:08 |