Hizkuntza: Español Euskara

Cortesko Nafarroako Banakako Erlojupeko Txapelketako aurreinskripzioa

Albistea motaCompeticiones
TituluaCortesko Nafarroako Banakako Erlojupeko Txapelketako aurreinskripzioa
Edukia


Nafarroako Banakako Erlojupeko Txapelketa Cortesen uztailaren 13an izango da eta aurre-inskripzioak jasotzeko epea uztailak 1 (astelehena) 12:00etan amaituko da. 


Banakako Erlojupekoa – Nafarroako Txapelketa - Cortes:


Soilik lizentzia nafarra duten edo nafar klubako kide diren emakumezkoen eta gizonezkoen kadete, junior, elite eta 23 urtez azpiko kategoriako kirolariek parte hartu ahalko dute.


Nafarrak ez diren Nafarroako klubako kideek parte hartu ahalko duten arren, ez dute aukerarik izango Nafarroako Txapelketa irabazteko.


Txantiloian txirrindularien datuak eta proposatutako irteeren ordena zehaztu beharko dira (Lehen lehena aterako dena, bigarren, bigarrena...)


·Ez dira onartuko epez kanpo egindako inskripzioak


·Gogorarazten dugu soilik parte hartuko dutenen txirrindularien izenak eman behar direla.


Inskribatutako txirrindulariek parte hartu ez gero, akatsak sortzen dira denborak hartzerakoan eta errespetu falta da beste lehiakideekiko, antolatzaileekiko eta ikusleekiko.


Soilik kadete kategoriako txirrindulariei zuzendutako mezua:


Gogorarazten da gizonezkoen eta emakumezkoen kadete kategorian soilik errepideko txirrindulak erabili ahalko direla. Eskulekuko egokitzeak eta ahuntz-bizikletak debekatuta daude.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsiaplantilla-inscripcion-cri-cortes-oe7.pdf [0,37 MB]
Lotura
Bideoa
Data2019-06-26 09:27:33
Itzuli