Hizkuntza: Español Euskara

Kronika - Arazuri. 2019ko Rural Kutxa BTT Kopako azken proba puntuagarria

Albistea motaTorneo Copa Caja Rural
TituluaKronika - Arazuri. 2019ko Rural Kutxa BTT Kopako azken proba puntuagarria
Edukia

Tradizioa bihurtutako Arazuriko proba 2019ko Rural Kutxa BTT Kopako seigarren eta azken lasterketa puntuagarria izan zen eta joandako igandean, hilak 22, lehiatua izan zen.

Zirkuituaren egoera zalantza nagusiena zen alerta laranja zegoelako ekaintzengatik. Horregatik, antolatzaileek ohiko ibilbidea aldatu zuten, euria izanez gero, zirkuitua ibilgaitza ez izateko. Gauzak horrela, bost kilometro gutxi gorabeherako zirkuitua diseinatu zuten modalitatekoa baino askoz azkarragoa izanda. Beraz, lasterketak normalean baino motzagoak izan ziren.

Hala eta guztiz ere, goizetik izandako txaparradarengatik, eskola kategoriek lokatza dezente aurkitu zuten. Orduak pasa, kategoria nagusientzat lehortu zen goizeko hamaiketan arazorik gabe aritzeko.

Lehenengo bi bueltetan 8 txirrindulari buruan kokatu ziren tximista irteera egin ondoren. Hor zeuden faborito guztiak. Hala ere, erasoak laster etorri ziren. Cesar Manso (Pro Bikes) errioxarra eta Mikel Merino (Conor-Saltoki) nafarra aurreratu ziren segundo batzuk ateratzen SH Metalgraf taldeko Javier Seini, eta Jesus eta Javier Torres anaiei.

Buruan elkarrekin ongi moldatu zirenez, 20 segundoko abantaila mantendu zuten bion arteko garaipenerako borroka protagonizatzeko azken bueltan. Espero zen bezala, lasterketa erabaki zen azken hiru aldapa motzetan eta Cesar Mansok besoak altxatu zituen denboraldi honetan Aiegin egin zuen moduan.

Mikel Merino bigarren izan zen eta Jesus Torres ere podiumera igo zen hirugarren tokian. Javier Sein laugarren izan zenez, liderraren maillota mantendu zuen eta 23 urtez azpiko kategoriako txirrindulari izan arren, 2019ko Rural Kutxa BTT Kopako txapeldun absolutua izendatu zen.

Neskeen lehiaketan, Olatz Odriozolak (bizikleta.com) lasterketa kontrolatu zuen hasieratik. Nahiz eta lehendabiziko bueltetan Lierni Lekuona (Lezo) oso gertu izan, helmugan minutu bat atera zion Odriozolak. Maria Carmen Linacero (Andosilla) hirugarren izan zen. Arazurin aritu ez zen Corina Mesplet (RollerBike) sailkapen orokorrako txapelduna izan zen.

Aipatutako Merino eta Sein azkarrenak izan ziren 23 urtez azpiko kategorian, Aitor Izkuek (SH Metalgraf) hirugarren posizioan amaituz. Juniorren lehian, Gexan Albisuk (Urkia-Amets) txapelketako lehenengo garaipena lortu zuen Mikel Olaetxearen (Grupo Elektra) eta Eduardo Benitoren (Jofemar-Atalaya) aurrean. Emakumezkoen junior kategoriako lasterketan, Estibaliz Sagardoi (Conor-Saltoki), Edurne Izkue (Grupo Elektra) baino sei segundo azkarragoa izan zen eta Nahia Polok (Urkia-Amets) podiuma ere osatu zuen hirugarren tokian. Kadeteen artean, Ander Biurrarena (Conor-Saltoki) garailea izan zen Eneko Garroteren (Urkia-Amets) eta Alfonso Fernandezen (Conor-Saltoki) aurrean.

Azkenik, beteranoen lehian, Daniel Armendariz (Jofemar-Atalaya) nagusitu zen Master 30 kategorian eta Esteban Suescun (Conor-Saltoki) Master 40-an.

Probako sariak eman ondoren, kategoria ezberdinetako txapeldunen maillotak banatu ziren. Aipatutako Seinek eta Mespletek egin zuten moduan absolutu kategorian, juniorren mailan Adrian Losarcosek (Txirrinta) eta Edurne Izkuek (Grupo Elektra) haienak jantzi zitutzen, Alfonso Fernandezek (Conor-Saltoki) kadeteena eraman zuen etxera, Eneko Gonzalezek (Biteri) master 30ekoa eta Esteban Suescunek (Conor-Saltoki) master 40koa. Ospakizun handia 2019ko Rural Kutxa BTT Kopari agur esateko.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-09-23 12:54:59
Itzuli