Albistea mota | Federación |
---|---|
Titulua | 2020ko denboraldiko lizentzien tramitazioa |
Edukia | Abenduaren 19an izandako Ez Ohiko Batzarrean lizentzien prezio berriak onartu eta gero, 2020ko denboraldiko lizentziak tramitatu ahal dira. Al igual que temporadas anteriores, toda la tramitación se realiza por internet. ----------------------------------------------------------------------- Nobedade nagusiena da aurten federatuaren argazkia sartuko dela. Argazki honek oinarrizko ezaugarriak izan beharko ditu: - Karnetako argazkia izan beharko da - Irudi formatua izan beharko du (png, jpeg) - Aurpegia ikusi beharko denez, ezingo da kaskua, betaurrekoekin edo oztopatu ahal duen beste zerbaitekin agertzea - Tamaina: Gehienez, 4 megako pisua izan beharko du Abenduan zehar argazkia igo dutenei, programak utziko die berriro igotzen, baina ez da derrigorrezkoa izango berriro jartzea. Derrigorrezkoa izango da igo ez dutenen kasu guztietan. Lizentzia eskatzerakoan, argazkia, beste dokumentuak bezala erantsi ahal da (NANa bezala). ------------------------------------- Plataformak ZIKLOTURISTEN lizentziak tramitatzen uzten du independenteak bezala. Lehiaketako lizentziak beti klub bati lotutakoak izan beharko dira (ezingo dira independenteak izan). Araudiari dagokionez, lehiaketako lizentziek klubak zigilatutako eta sinatutako kirol konpromesu bat erantsi beharko dute. 2020ko denboraldiko LEHIAKETAKO LIZENTZIA tramitatu nahiko duena, denboraldiko lizentzia duen txirrindularitza klub batekin kontaktatu beharko du. ------------------------------------------------------- Hiru ordaintzeko modu daude: · ORDAINAGIRIA. Soilik lehen federazioari eskatu dioten klubak. · Plataformaren bidez ordaindu daiteke lizentzia tramitatzerakoan. · Banku transferentziaren bitartez. Kasu honetan, frogagiria bidali beharko zaio federazioari e-mailez. Ez dira onartuko lehen ordaindu ez diren lizentziak. Soilik klubenak, ordaingiri gabekoak. ------------------------------------------------------ Protokoloaren laburpena kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan. Indarrean egongo da 2020ko urtarrilaren 1etik, istripua izan baino lehen tramitatuak izan diren lizentzientzat. Osasunbidearen eta Nafarroako Txirrindularitza Federeazioaren arteko hitzarmenari dagokionez, istripu kasuan TXIRRINDULARITZAko federatuek lehenengo laguntza babestuta dugu Nafarroako Gizarte Segurantzako edozein zentroan ordaindu gabe. Laguntza gehiago edo jarraipena beharrez gero, AXA aseguru-etxean izango litzateke, modu egokian jakinarazten eta aseguru-etxeak agindutako protokoloak jarraituz. GARRANTZITSUA: Jarduketa protokoloa jarraitu ez gero, aseguru etxeak ez du laguntza ordainduko, federatuak baizik. -------------------------------------------------------------- Lizentzien tramitazioko atalean kudeaketa egiteko laguntza eskuliburuak aurkituko dituzu. |
Irudia 1 | |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | protocolo-de-accidentes-2020-axa-il0.pdf [0,15 MB] |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2019-12-17 14:48:37 |