Hizkuntza: Español Euskara

2020ko Denboraldiko NKJetako Errepide Eskoletako inskripzioak

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
Titulua2020ko Denboraldiko NKJetako Errepide Eskoletako inskripzioak
Edukia

Derrigorrezko geldialdi horren ondoren, gogoz, ilusioz eta arduraz ekingo diegu Nafarroako Kirol Jokoei eta probei.

 

Datorren uztailaren 12an Tafallan Errepide Eskolen 2020ko egutegi orokorreko 1. proba ospatuko dugu eta puntuagarria izanen da NAFARROAKO KIROL JOKOETARAKO ere bai.

 

NKJetaako programan izena eman ahal duten Nafarroan bizi edo ikasten duten kimu eta haur kategorietako neska eta mutil kirolari guztiak.

 

· NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuak lortzeko (bai kirolariak lizentzia badu, bai bestela), izena eman behar da denboraldiko lizentzia duen federatutako klub baten bidez. Beti progaren aurreko osteguneko 13:00ak baino lehen eta admon@fnciclismo.es posta elektronikoaren bidez egin beharko da.

· NTF itxita egongo da uztailaren 6tik 14ra. Hori dela eta, uztailaren 3ko 13:00ak ondoren jasotako izen-emateak ez dira baliozkoak izango uztailaren 12an Tafallan egingo den probarako, hurrengo probarako baizik.


 

· Lasterketaren aurreko osteguna jaieguna bada, izen-emateak ASTEAZKENA baino LEHEN egingo dira.

 

Ez da onartuko telefonoz izena ematea. Izen emateak denboraldi osorako balio du.

 

· Nafarroako Kirolaren Institutuak 7 € jartzen ditu pertsona bakoitzeko. Kuota horri esker, txirrindulariak parte hartu ahalko du eskolen modalitateko NKJren proba guztietan.

 

· NKJren lehiaketatzat hartuko dira eskoletako lasterketa guztiak, guztiak puntuagarriak ez badira ere.

 

· Eskola bakoitzak nahi duen izen emate kopurua egin ahalko du, parte-hartzaileen mugarik gabe.

            

Oharra: Nafarroako lizentzia INSKRIBATU GABE duten kirolariek probetan parte hartu ahalko dute, baina ez dira NKJren sailkapenetan agertuko.

 

Izen-emateak posta elektronikoz bidali behar dira, klubei emandako formatuan.

 

Email: admon@fnciclismo.es

 

Hasiberrien eta promesen kategoriek probetan parte hartu ahal izango dute federazio-lizentzia badute, baina kategoria horiek EZ DUTE PUNTUATUKO NKJrentzat, eta horregatik, ez dira inskribatu behar.

 

Federazio-lizentziarik EZ duten txirrindulariek izena ematean jakinarazi beharko dute gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak diren (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin txirrindulari horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, 2019-2020ko XXXIII. NKJen araudian azaltzen den bezala.

 

Epez kanpo egiten diren inskripzioek (ostegunetik eguerdira) hurrengo probarako balioko dute, ez hurbilen dagoenerako.

 

Txirrindulariek NKJn puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.

 

Ez da beharrezkoa proba bakoitzerako izen emateak bidaltzea, jaso ondoren modalitate honetako KIROL JOKOETARAKO balio baitu.

 

Urtean zehar aurki dezakezue artxibo eguneratu hau, araudia eta NKJen sailkapenak esteka honetan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/



Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia2020-06-29-calendario-escuelas-2020-lnp.pdf [0,22 MB]
Lotura
Bideoa
Data2020-06-30 13:34:08
Itzuli