Hizkuntza: Español Euskara

BTT Xco denboraldiaren bigarren zatiko egutegia

Albistea motaCompeticiones
TituluaBTT Xco denboraldiaren bigarren zatiko egutegia
Edukia

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak jakinarazi nahi du lan egiten ari dela MTB Xco denboraldiaren bigarren zatiko egutegien datak zehazteko. Normalean irailetik azarora lehiatzen zen BTT Rural Kutxa Kopako proba finala eta Diario de Navarra Ireki osoa garatuz. Gaur Espainiako Txirrindularitza Errege Federazioak jakinarazi duenez Espainiako MTB Xco Txapelketen data berria eta Nafaroan programatutako proba batekin kointziditzen duenez, gure egutegia berrituko dugu.


Gauzak horrela, ziurtatuta dagoen egutegi bakarra irailekoa da: Diario de Navarra Irekia Ororbian irailaren 12ko (larunbata) goizean izanen da, eta Rural Kutxa Kopako proba finala Arazurin irailaren 27an (igandea).  


Gainera, azken honetako tokia aldatu da hiriko erdigunetik ordez, udal igerilekuetatik aterako delako.


Bi txandatan bereiziko da: lehenengoa 10etan izango da, eta bigarrena, 12etan (itxialdia ondoren lehiatzen ari diren moduan).


Modu berean, irailean ere BTT eskolen denboraldia berrabiaraziko dugu. Momentuz, legea aldatu arte, ezingo dira helduen lehiaketekin batera ospatu. Txikiak hasiko dira irailaren 12ko arratsaldean Ororbian eta irailaren 26ko arratsaldean Untzuen.


Horrekin, gutxienez iraileko plangintza osatu ahalko duzu eta espero dugu laster Diario de Navarra Irekiaren beste probak eta BTT eskoletako lasterketak finkatzea ere bai. Horrela egutegi osoa izanen dugu azarora arte.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2020-08-31 14:17:10
Itzuli