Hizkuntza: Español Euskara

2021ko denboraldiko lizentzien tramitazioa

Albistea motaFederación
Titulua2021ko denboraldiko lizentzien tramitazioa
Edukia

Abenduaren 16ko ez-ohiko Batzarrean prezio berriak onartuak izan ondoren, dagoeneko 2021eko lizentziak tramitatu ahal dira.

Aurreko denboralditan bezala, tramitazio guztia interneten bidez egingo da.

Plataformak baimentzen du zikloturisten lizentziak tramitatzea independenteak bezala.

Lehiakatzeko lizentziak beti klub batekin lotuta egin beharko dira (ezingo dira independenteak izan). Lizentzia hauei, klubak zigilatutako eta kirolariak sinatutako kirol-konpromisoa erantsi beharko zaie.

LEHIAKATZEKO LIZENTZIA tramitatu nahi izanez gero, 2021eko denboraldiko lizentzia duten klub/talde batekin kontaktatu beharko du.


NOBEDADEA!!

Nobedade nagusia da Espainiako Txirrindularitza Errege Federazioak Batzar Delegatuak LIZENTZIA DIGITALA lizentzia bakarra gisa ezartzea onartu duela. Modu honetan, txartel fisikoa kenduko da ziurtagiri federatibo bezala.

-----------------------------------------------------------

Ordaintzeko moduak:

  • ORDAINAGIRIAZ. Soilik Federazioari aurretik eskatu dioten klubentzat bakarrik egin ahalko dute.
  • TXARTELAZ. Lizentzia tramitatzean ordaindu daiteke, plataformaren ordainketa-pasabidearen bidez.
  • BANKU-TRANSFERENTZIAZ federazioko kontuari eginez.

Lizentzia eskatua izan ondoren, kontu zenbakia plataformatik deskargatuko da.

Kasu honetan, egiaztagiria posta elektronikoz bidali behar da federaziora.

Aldez aurretik ordaindu gabeko lizentziak ez dira baliozkotuko, ordainagirienak izan ezik (klubei).

------------------------------------------------------

2021. denboraldirako, aseguru-konpainia berdinekin jarraituko dugu (bai Istripukoak, bai Erantzukizun Zibilekoak); indarrean dauden polizak federazioaren webgunetik deskarga daitezke (LIZENTZIAK/ISTRIPUETAKO ETA ERANTZUKIZUN ZIBILEKO POLIZAK atalaren barruan).

Albiste honi erantsi zaio 2021eko denboraldiko istripuko-protokoloaren laburpena eta asegurua. Aldaketa gutxi ditu aurreko urtekoarekin konparatuta.

Honetaz gain, Nafarroako Txirrindularitza Federazioak hitzarmena du Osasunbidearekin. Akordio honi esker, istripua izanez gero, TXIRRINDULARITZAko federatuek lehendabiziko laguntza estalita dute Nafarroako edozein osasun-etxetan ordaindu gabe.


Jarraipena behar izanez gero, AXAren bidez egingo litzateke behar den moduan jakinarazten eta aseguru-etxeak zehaztutako protokoloak jarraituz.


GARRANTZITSUA: Jarduera-protokoloa jarraitu ez gero, aseguru-etxeak ez du bere gain hartuko laguntzaren kostua, federatuak ordaindu beharko du.

--------------------------------------------------------------


Lizentzien tramitazioko atalean kudeaketa egiteko eskuliburuak aurkituko dituzu.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsiaprotocolo-actuacion-en-caso-de-accidente-axa-5e4.pdf [0,67 MB]
Lotura
Bideoa
Data2020-12-18 10:33:57
Itzuli