Hizkuntza: Español Euskara

NKJetako BTT modalitateko 1. proba puntuagarria Iratxen

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaNKJetako BTT modalitateko 1. proba puntuagarria Iratxen
Edukia

Nafarroako Kirol Jokoak ilusioz berreskuratuko ditugu denboraldia BTT modalitatearekin hasiz.

 

Denboraldi honetan, BTT eskoletako probak ez dira bat etorriko BTT kadeteetakoekin, baizik eta ordutegi, egun edo egoitza desberdinetan eginen dira.

 

Martxoaren 6an, Iratxen, lehenengo puntuagarria izango da, eta kasu honetan BTT eskoletako kategorietarako puntuagarria izanen da.

 

Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emateak eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan.

 

Aurten, NKJen araudiak eskatzen du klubek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, aldez aurretik federaziora bidali beharko dutela posta elektronikoz ondorengoa:

 

• Erantzukizuneko aitorpena (klubarena) Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

• Eranskina – Klubako COVID ordezkaria

 

Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea; klubari balioko dio edozein NKJen modalitatetan kirolaria inskribatzeko federazio honetan.

 

INSKRIPZIOAK

 

NKJetako BTT modalitatean inskribatu eta puntuatzeko, denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez eman behar da izena.

 

Klubak posta elektronikoz bidaliko dizkio federazioari kirolarien datuak erantsitako artxiboaren bidez.

 

NKJetako BTT modalitatean puntuatu ahal izateko, klub federatu baten bidez inskribatuta egon behar da, denboraldiko lizentziarekin.

 

e-mail: admon@fnciclismo.es

  

NKJetako BTT probetan parte hartzeko 4 kategoria daude:

 

·        GIZONEZKO HASIBERRIAK: 2011. eta 2012. urteetan jaioak

·        EMAKUMEZKO HASIBERRIAK: 2011. eta 2012. urteetan jaioak

·        GIZONEZKO KIMUAK: 2009. eta 2010. urteetan jaioak

·        EMAKUMEZKO KIMUAK: 2009. eta 2010. urteetan jaioak

·        GIZONEZKO HAURRAK: 2007. eta 2008. urteetan jaioak

·        EMAKUMEZKO HAURRAK: 2007. eta 2008. urteetan jaioak

·        GIZONEZKO KADETEAK: 2005. eta 2006. urteetan jaioak

·        EMAKUMEZKO KADETEAK: 2005. eta 2006. urteetan jaioak

 

NKJen sailkapenetan kadete, haur eta kimu kategoriek izanen dute jarraipena eta puntuatuko dute.

 

Hasiberrien kategoriakoek izena eman eta parte hartu ahal izanen dute, baina ez dute sailkapenik edo punturik ekarriko.

 

Izena emateko AZKEN eguna eta ordua: PROBAREN AURREKO OSTEGUNA, 13:00etan (ostegun hori jaieguna bada, azken eguna jaieguna baino bi egun lehenago izango da, federazioak beste data bat proposatzen ez badu).

   

Klubak kirolari bakoitzaren 7 €ordaindu beharko ditu NTFren kontuan, eta bertan adieraziko dira LASTERKARI KOPURUA eta izena ematen duen KLUBaren izena.

 

Epez kanpo egiten diren inskripzioek (ostegunetik eguerdira) hurrengo probarako balioko dute, ez hurbilen dagoenerako.

 

Kirolariek NKJn puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.

 

Federazio-lizentziarik GABE izena ematen dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute, gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak badira (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin aseguru horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, 2020-2021eko XXXIV. NKJen araudian azaltzen den bezala.

 

NKJetan izena emanez gero, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegiko BTT Xco-ren proba guztietan (puntuagarriak eta puntuagarriak ez direnak) parte hartu ahal izango dute.

 

 

 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Loturahttps://fnciclismo.es/es/juegos/
Bideoa
Data2021-02-15 16:20:01
Itzuli