Hizkuntza: Español Euskara

BTT-ren NKJ-etako inskripzioak. 2021/2022ko Denboraldi Berria

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaBTT-ren NKJ-etako inskripzioak. 2021/2022ko Denboraldi Berria
Edukia

Irailaren 12an, Villatuertan, BTT txapelketari ekingo diogu berriro, 2021eko Udazken I. Irekiko lehendabiziko proba ospatuz Nafarroan. Modu berean, proba honen bidez BTT-ren 2021/2022ko NKJ-en denboraldi berria hasiko da. 

 

2020/2021eko denboraldiko inskripzioak ofizialki iraungita daude. 

 

NKJ-etako programan izena ematen ahalko dute 2006 eta 2013 urteen artean jaiotako kirolari eskolatu eta Nafarroan bizi direnek.

BTT-ren NKJ-etan inskribatu eta puntuatzeko, denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez inskribatuta egon behar da.

Klubak dagokion artxiboa bidaliko dio federazioari posta elektronikoz, kirolarien datuekin

 

e-mail: admon@fnciclismo.es

  

BTT-ren NKJ-en probetan parte hartzeko 4 kategoria egongo dira: 

 

·         GIZONEZKOEN HASIBERRIAK: 2012 eta 2013 urteetan jaioak

·         EMAKUMEZKOEN HASIBERRIAK: 2012 eta 2013 urteetan jaioak

·         GIZONEZKOEN KIMUAK: 2010 eta 2011 urteetan jaioak

·     EMAKUMEZKOEN KIMUAK: 2010 eta 2011 urteetan jaioak

·         GIZONEZKOEN HAURRAK: 2008 eta 2009 urteetan jaioak

·     EMAKUMEZKOEN HAURRAK: 2008 eta 2009 urteetan jaioak

·         GIZONEZKOEN KADETEAK: 2006 eta 2007 urteetan jaioak

·     EMAKUMEZKOEN KADETEAK: 2006 eta 2007 urteetan jaioak

 

NKJ-en sailkapenetan kadete, haur eta kimu kategoriek izanen dute jarraipena eta puntuazioa.

 

Kategoria hasiberriak izena eman eta parte hartu ahal izango du, baina ez du sailkapenik edo puntu-gehiketarik izango.

 

NKJ-etan izena emanez gero, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegiko BTT Xco-ren proba guztietan parte hartuko da (puntuagarriak eta puntuagarriak ez direnak).

 

Denboraldi honetan, 2022an eginen dira proba puntuagarriak. Hala ere, izen-emateak baliozkoak dira lizentziarik gabeko kirolariek Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegian modalitate honetako probetan parte hartu ahal izateko, Villatuertako proba egin ondoren, eta Nafarroako udalerrietan egiten badira.

 

Izena emateko azken eguna eta ordua: PROBAREN AURREKO OSTEGUNA, 13:00etan.

   

Klubak 7 €ordaindu beharko ditu kirolari bakoitzeko, NTF-ren kontuan, ZENBAT txirrindulari dauden eta izena ematen duen KLUBaren izena adieraziz.

 

Epez kanpo egindako inskripzioak (ostegunetik eguerdira) ez dira baliozkoak izanen proba hurbilenerako, baizik eta aurreikusitako hurrengo probatik aurrera.

 

Kirolariek NKJetan puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.

 

Federazioaren lizentziarik GABE izena ematen dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute, gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak badira (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin korridore horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, Nafarroako Kirol Jokoen araudian azaltzen den bezala.


NKJetako programan izena ematearekin batera, klubak dokumentu hauek bidali behar ditu, beteta eta sinatuta:


- Sexu-delituen ziurtagiri negatiboaren erantzukizuneko aitorpena (klubarena) 


- Eranskina – Klubako COVID ordezkaria


Bestela, inskripzioek ez dute baliorik izanen.

Dokumentazio hori behin bakarrik bidaltzen da eta Nafarroako Kirol Jokoen 2021/2022ko denboraldian egiten diren inskripzioak baliozkotzen ditu


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia2021-09-07-calendario-global-de-btt-sept-nov-2021-7l7.pdf [0,51 MB]
Lotura
Bideoa
Data2021-08-30 13:41:03
Itzuli