Hizkuntza: Español Euskara

2022ko denboraldiko lizentzien tramitazioa

Albistea motaFederación
Titulua2022ko denboraldiko lizentzien tramitazioa
Edukia

Abenduaren 16ko Ez-Ohiko Batzarrean prezio berriak onartuak izan ondoren, dagoeneko 2021eko lizentziak tramitatu ahal dira.

Aurreko denboralditan bezala, tramitazio guztia interneten bidez egingo da.

Plataformak baimentzen du zikloturisten lizentziak tramitatzea independenteak bezala.

Lehiakatzeko lizentziak beti klub batekin lotuta egin beharko dira (ezingo dira independenteak izan). Lizentzia hauei, klubak zigilatutako eta kirolariak sinatutako kirol-konpromisoa erantsi beharko zaie.

LEHIAKATZEKO LIZENTZIA tramitatu nahi izanez gero, 2021eko denboraldiko lizentzia duten txirrindularitza talde batekin kontaktatu beharko du.

LIZENTZIEN TRAMITAZIOA atalean, kudeaketan lagunduko dizuten eskuliburuak deskarga ditzakezu.

 

LIZENTZIA DIGITALA

2021. denboralditik aurrera, federazio-lizentzia %100 digitala da. Hori dela eta, praktikoagoa eta erosoagoa da, edozein lekutan zaudela ere, Smartphone bidez eskuratu ahal izango baituzu.

-----------------------------------------------------------

Ordaintzeko moduak hauek hiru dira:


  • ORDAINAGIRIAZ. Soilik Federazioari aurretik eskatu dioten klubentzat bakarrik egin ahalko dute.
  • TXARTELAZ. Lizentzia tramitatzean ordaindu daiteke, plataformaren ordainketa-pasabidearen bidez.
  • BANKU-TRANSFERENTZIAZ federazioko kontuari eginez.
  • Lizentzia eskatua izan ondoren, kontu zenbakia plataformatik deskargatuko da.

Kasu honetan, egiaztagiria posta elektronikoz bidali behar da federaziora.

Aldez aurretik ordaindu gabeko lizentziak ez dira baliozkotuko, ordainagirienak izan ezik (klubei).

------------------------------------------------------

Federazioaren lizentziak kirol istripuen asegurua du AXA aseguru-etxearekin eta erantzukizun zibileko asegurua GENERALIrekin.


2022. denboraldirako, aseguru-konpainia berdinekin jarraituko dugu (bai Istripukoak, bai Erantzukizun Zibilekoak); indarrean dauden polizak federazioaren webgunetik deskarga daitezke (LIZENTZIAK/ISTRIPUETAKO ETA ERANTZUKIZUN ZIBILEKO POLIZAK atalaren barruan).


Web orri honetan bertan argitaratu da Istripu-Protokoloa, LIZENTZIAK/PROTOKOLOA ISTRIPU-KASUETAN (FEDERATUAK) atalaren barruan.

https://fnciclismo.es/es/protocolo-en-caso-de-accidente-federados/

Honetaz gain, Nafarroako Txirrindularitza Federazioak hitzarmena du Osasunbidearekin. Akordio honi esker, istripua izanez gero, TXIRRINDULARITZAko federatuek lehendabiziko laguntza estalita dute Nafarroako edozein osasun-etxetan ordaindu gabe.

 

Jarraipena behar izanez gero, AXAren bidez egingo litzateke behar den moduan jakinarazten eta aseguru-etxeak zehaztutako protokoloak jarraituz.

 


GARRANTZITSUA: Jarduera-protokoloa jarraitu ez gero, aseguru-etxeak ez du bere gain hartuko laguntzaren kostua, federatuak ordaindu beharko du.

 

--------------------------------------------------------------

 

 

Pertsona batek bigarren lizentzia kudeatzen badu (adibidez, kirolari eta teknikari lizentzia federatu berak), posta elektronikoz jakinarazi beharko dio federazio honi, bigarren eskaeran 60 €-ko deskontua egin diezaioten.

 

Horrelakoetan, txartelarekin ez ordaintzea proposatzen dugu, plataformak ez baitu automatikoki egiten deskontua.



Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2021-12-17 13:12:23
Itzuli