Hizkuntza: Español Euskara

2022ko Pistako NKJetako izen-emateak

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
Titulua2022ko Pistako NKJetako izen-emateak
Edukia

Denboraldi honetan, PISTA modalitatea Nafarroako Kirol Jokoetara itzuliko da eta bi proba bakarrik egingo dira.

 

Otsailaren 27an, Tafallako belodromoan, lehen proba izango da (bigarren proba martxoaren 20an egingo da).

 

Modalitate honetako NKJetako programan izena ematen ahalko dute Nafarroan eskolatuta edo bizi diren HAUR eta KADETE kategorietako kirolari guztiek (2006 eta 2009 artean jaioak).

 

Gainerako espezialitateetan bezala, NKJetako araudiak eskatzen du klubek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, posta elektronikoz bidali beharko dutela federaziora aurretik:

 

-         Erantzukizuneko aitorpena (klubarena) sexu-delituen ziurtagiri negatiboa dela adieraziz

-         Eranskia – KLUBAKO COVID Arduraduna

 

Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea. 2021/2022ko denboraldian beste modalitate baterako bidali bada, ez da berriro bidali beharko. Klubari balioko dio kirolaria federazio honetan NKJetako edozein modalitatetan inskribatzeko.

 

·        NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuatu ahal izateko, EZINBESTEKOA da izena emanda egotea (bai kirolariak lizentzia badu, bai bestela), denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez, proba egin aurreko asteazkeneko 12:00ak baino lehen, posta elektronikoz, admon@fnciclismo.es helbidera.

 

Asteazken hori jaieguna bada, azken eguna jaieguna baino bi lanegun lehenago izanen da, federazioak beste egun bat proposatzen duenean izan ezik.

 

·        Txirrindulariek NKJetan puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.

 

Ez da onartuko izen-ematea telefonoz egitea. Izen emateak denboraldi osorako balio du.

 

Epez kanpo egindako izen-emateak (asteazken 12:00etatik aurrera) hurrengo probarako balioko du, ez hurbilen dagoenerako.

 

·        NKIk finkaturiko inskripzio eskubideak 5 €dira pertsona bakoitzeko. Pistako modalitateko NKJetako proba guztietan parte hartzeko balio du kuota honek.

 

·        Eskola bakoitzak nahi adina inskripzio egin ditzake, parte-hartzaileen mugarik gabe.

 

OHARRA: Nafarroako lizentzia duten eta INSKRIBATZEN EZ DIREN lasterkariek probetan parte hartu ahal izango dute, baina ez dira NKJetako sailkapenetan agertuko.

 

Federazio-lizentziarik EZ DUTEN lasterkariek izena ematean jakinarazi beharko dute gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo erregimen pribatukoak diren (MUFACE, etab.), aseguru horrek bere osasun-laguntza bere gain har dezan, 2021/2022ko XXXV. NKJetako araubidean ezartzen den bezala.

 

Ez da beharrezkoa proba bakoitzerako izen emateak bidaltzea, jaso ondoren modalitate honetako KIROL JOKOETAKO PROBA GUZTIETARAKO balio baitu.

 

Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emate eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/

 

 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsiareglamento-jdn-de-pista-2022-zu5.pdf [0,26 MB]
Lotura
Bideoa
Data2022-01-31 15:38:34
Itzuli