Hizkuntza: Español Euskara

BTTren NKJetarako lehen proba puntuagarria Fiteron

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaBTTren NKJetarako lehen proba puntuagarria Fiteron
Edukia

BTTren txapelketari ekingo diogu berriro, eta, horrekin batera, BTTren Nafarroako Kirol Jokoak ere bai. Hain zuzen ere, lehendabiziko bi probak Fiteron martxoaren 5ean eta 6an izango dira. Larunbatean eskola kategoriako proba puntuagarria eginen da eta igandean Rural Kutxako Kopako lehen proba, kadete kategoriako NKJetarako puntuatuko dena.

 

Nafarroako Kirol Jokoen programan izena ematen ahalko dute 2006 eta 2013 urteen artean jaiotako kirolari eskolatu eta Nafarroan bizi diren guztiek.

 

BTTko NKJen probetan parte hartzeko 4 kategoria daude: 

 

·        GIZONEZKOEN HASIBERRIA: 2012an eta 2013an jaioak

·        EMAKUMEZKOEN HASIBERRIA: 2012an eta 2013an jaioak

·        GIZONEZKOEN KIMUA: 2010ean eta 2011n jaioak

·        EMAKUMEZKOEN KIMUA: 2010ean eta 2011n jaioak

·        GIZONEZKOEN HAURRA: 2008an eta 2009an jaioak

·        EMAKUMEZKOEN HAURRA: 2008an eta 2009an jaioak

·        GIZONEZKOEN KADETEA: 2006an eta 2007an jaioak

·        EMAKUMEZKOEN KADETEA: 2006an eta 2007an jaioak

 

NKJen sailkapenetan kadete, haur eta kimu kategoriek izanen dute jarraipena eta puntuatuko dute.

 

Hasiberrien kategoriek izena eman eta parte hartu ahal izanen dute, baina ez dute sailkapenik edo punturik izango.

 

NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuatu ahal izateko, ezinbestekoa da denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez izena emana izatea (bai kirolariak lizentzia badu, bai bestela).

 

Izena emateko kuota 7 eurokoa da pertsona bakoitzeko, eta kirolariak inskribatzen dituen klubaren bidez ordainduko da. Kuota horri esker, denboraldi honetako BTTren NKJen egutegiko proba guztietan parte hartu ahal izango da.

 

Federatutako klubak, posta elektronikoz (admon@fnciclismo.es), federaziora bidali beharko du horretarako aurreikusitako Excel dokumentua, eta datuak bete beharko ditu, izen-emate berririk baldin badago soilik.

 

Ez da onartuko telefonoz izena ematea

 

FEDERAZIOAN izena emateko azken eguna eta ordua: PROBAREN AURREKO OSTEGUNA, 13:00etan. Epez kanpo egiten diren inskripzioek (ostegunetik eguerdira) hurrengo probarako balioko dute.

 

Txirrindulariek NKJetan puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.

 

Nafarroako lizentzia INSKRIBATU GABE duten lasterkariek probetan parte hartzen ahalko dute, baina ez dira NKJren sailkapenetan agertuko.

 

Izena ematean, lasterkariek gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo erregimen pribatukoak (MUFACE, etab.) diren jakinarazi beharko dute, aseguru horrek bere osasun-laguntzaren ardura har dezan, 2021/2022ko XXXV. NKJen araudian azaltzen den bezala.

 

Gure web orriko Kirol Jokoen atalean, horri buruzko informazioa (izen-emateak, araudia, puntuen arrastea...) argitaratu eta eguneratuko da.

 

--------------------

 

NKJen araudi orokorraren arabera, klubek aldez aurretik bidali beharko dute federaziora, posta elektronikoz, inskripzioak baliozkoak izan daitezen.:

 

-         Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa izatearen erantzukizuneko aitorpena (klubarena)

-         Erantsia – KLUBAko COVID ARDURADUNA

 

Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea, eta klubari balioko dio kirolaria federazio honetan NKJen edozein modalitatetan inskribatzeko.

 


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2022-02-21 10:59:46
Itzuli