Hizkuntza: Español Euskara

Albistea motaSelecciones
TituluaCrónica Campeonatos de España de Edad Escolar en Avila
Edukia

Uztailaren 7tik 9ra lehiakatu ziren Espainiako Eskola Adineko Txapelketak. 24 txirrindularik ordezkatu zuten Nafarroa. 5 kadeteko mutil, beste 5 kadeteko neska, 4 haur kategoriako mutil, beste 4 neska, 4 kadeteko mutil BTTn eta beste 2 kadeteko neska BTTn.

 

Nahiz eta ostiralean proba guztiak eguraldiagatik alde batera utzi, hurrengo egunean ordutegi berdinarekin Nafarroako expedizioak luze distiratu luze zuen.

 

Uztailak 8 BTT-eko kadeteko neskak izan ziren martxan jarri ziren lehenak. Estibaliz Sagardoyren bigarren postua eta zillarrezko domina motz gelditu zitzaigun txirrindulari nafarrak hainbat momentutan proba lideratu baitzuen. Beste ordezkari nafarra pozik zegoen ere bai. Ane Zabala azpimarratu zuen zirkuitura ongi moldatu zela eta pozik zegoela bere emanaldiarekin. Ondoren mutilen txanda etorri zen, non esperantza handia zegoen batez ere taldekako sailkapenean. Tamalez hasieratik ikusi zen eguna ez zela eta arazo mekaniko eta erorketengatik, gureak ezin izan zuten bere maila hoberena eman eta bai banakako sailkapenean bai taldekakoan, lehendabiziko postuetatik kanpo geratu ziren. Horregatik triste egon arren, konforme bukatu zuten guztia emateagatik.

 

Goizeko jardunaldia amaitu zen gizonezko eta emakumezko haur kategoriako txirrindulariekin. Barruan zuten guztia eman zuten habilitate proban baita ondorengo sailkapenerako baliogarri zen sprint-en ere. Horregatik guztiek pozik bukatu zuten.

 

Arratsaldeko jardunaldian lehiakatu ziren gizonezko eta emakumezko kadeteko erlojupeko proba banakaz eta taldekaz. Taldekako proban gure mutilek 3. postu txalogarria lortu zuten baina motz geratu zitzaigun zilarrezko domina 47 zentesimetara eta urrezkoa 3 segundutura geratu baitziren. Emakumezko taldeak 6. postu goresgarria lortu zuen.

 

Banakako probetan gure ordezkariak Aitor Alberdi eta Leire Maiza lehendabiziko hamar postuetan sartu ziren, pelotoi nazionaleko hoberenen artean.

 

Azkenik, larunbatean lineako probak haur kategorietan ospatu ziren. Zirkuitu laua izanda ere, atarte arriskutsu batzuk baitzituen, gure neska eta mutilak primeran moldatu ziren lehendabiziko postuetan mantentzen azken bira arte. Ordezkaririk onena Martzel Etxeberria izan zen 10. posizioan iritsi ondoren.

 

Igandeko jardunaldian gizonezko eta emakumezko lineako probak gizonezko probak lehiakatu ziren non gure txirrindulariek aukerak izan zituzten azken momentura arte. Avilako harresira igoera oso ongi landu zuten arren, dominetatik kanpo geratu ziren. Emakumezkoetan Irati Puigdefabregas top-10 txalogarria lortu zuen gure txirrindularien artean gailenena izanda.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2017-07-17 09:07:41
Itzuli