Albistea mota | Juegos Deportivos de Navarra |
---|---|
Titulua | BTTren NKJetarako lehendabiziko proba puntuagarria Fiteron |
Edukia | BTT txapelketari ekingo diogu berriro, eta, horrekin batera, BTTren Nafarroako Kirol Jokoak (NKJ) ere bai, Fiteron martxoaren 4an eta 5ean probak eginez. Larunbatean eskola kategoriako proba puntuagarria eginen da eta igandean Caja Rural Kopa Txapelketakoko lehen proba. Proba hori NKJrako puntuatuko da kadete kategorian.
Laster NKJen inskripzioak aplikazioaren bidez kudeatu ahal izango dira, baina oraingoz ez dago aktibo; beraz, oraingoz, NKJetan inskribatzeko metodo klasikoari eutsiko diogu, BTT Xco modalitaterako, klubetara bidalitako Excel-arekin.
BTTren NKJetan inskribatu eta puntuatzeko, denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez eman behar da izena.
Klubak posta elektronikoz bidaliko dio federazioari kirolarien datuekin behar bezala betetako artxiboa (klubetara bidalia), formatu editagarrian.
e-mail: admon@fnciclismo.es
BTTren NKJetan probetan parte hartzeko 4 kategoria egongo dira:
· GIZONEZKO HASIBERRIAK: 2013. eta 2014. urteetan jaioak · EMAKUMEZKO HASIBERRIAK: 2013. eta 2014. urteetan jaioak · GIZONEZKO KIMUAK: 2011. eta 2012. urteetan jaioak · EMAKUMEZKO KIMUAK: 2011. eta 2012. urteetan jaioak · GIZONEZKO HAURRAK: 2009. eta 2010. urteetan jaioak · EMAKUMEZKO HAURRAK: 2009. eta 2010. urteetan jaioak · GIZONEZKO KADETEAK: 2007. eta 2008. urteetan jaioak · EMAKUMEZKO KADETEAK: 2007. eta 2008. urteetan jaioak
NKJen sailkapenetan kadete, haur eta kimu kategoriek izanen dute jarraipena eta puntuatuko dute.
Hasiberrien kategoria izena eman eta parte hartu ahal izanen du, baina ez du sailkapenik edo punturik izangoo.
- Izena emateko AZKEN EGUNA eta ORDUA: Probaren aurreko osteguneko 12:00etan Ostegun hori jaieguna bada, azken eguna jaieguna baino bi egun lehenago izanen da, federazioak beste egun bat proposatzen duenean izan ezik.
- NKJetan izena emanez gero, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren BTT Xco-ren Kirol Jokoen egutegiko BTTren proba guztietan (puntuagarriak eta puntuagarriak ez direnak) parte hartu ahal izango dute denboraldi horretan.
Epez kanpo egiten diren inskripzioek (ostegunetik eguerdira) hurrengo probarako balioko dute, ez hurbilen dagoenerako.
Kirolariek NKJetan puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.
- Izen-ematearen kostua 7 €/pertsona da, eta klubak ordainduko du federazio-kontuan, TXIRRINDULARI-KOPURUA eta izena ematen duen KLUBaren izena adierazita.
Federazio-lizentziarik GABE izena ematen dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak diren (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin txirrindulari horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, 2022-2023ko XXXVI. NKJen araubidean azaltzen den bezala.
Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emate eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/
NKJen araudi orokorraren arabera, klubek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, aldez aurretik federaziora bidali beharko dute posta elektronikoz:
- Sexu-delituen ziurtagiri negatiboaren Erantzukizuneko Aitorpena (klubarena)
Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea; klubari balioko dio edozein NKJen modalitatetan kirolaria inskribatzeko federazio honetan.
Kirol federazioak konpromisoa hartzen du NKJen programako inskripzioak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) ezarritakoaren arabera kudeatzeko, eta horiek isilpean gordeko direla bermatzeko neurriak hartuko ditu. Nafarroako Kirolaren Institutuak parte hartzen duten kirol federazioen esku uzten du Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa. Horregatik, Nafarroako Txirrindularitza Federazioa da NKJen programarekin zerikusia duten datu pertsonalen “TRATAMENDUAREN ARDURADUNA”. Nafarroako Kirolaren Institutua “TRATAMENDUAREN ARDURADUNA” da.
* Klubek esteka honetako informazioa eman beharko diete Nafarroako Kirol Jokoetan izena ematen dutenei:
NKJetako datuen babesari buruzko informazio gehigarria (https://fnciclismo.es/es/politica-proteccion-datos/) |
Irudia 1 | |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | 2023-01-23-calendario-global-escuelas-btt-8d7.pdf [0,53 MB] |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2023-02-20 13:53:55 |