Hizkuntza: Español Euskara

2023/2024ko Pistako entrenamenduak

Albistea motaSelecciones
Titulua2023/2024ko Pistako entrenamenduak
Edukia

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak jakinarazi du urriaren 24an hasiko direla kadete, gazte, 23 urtez azpiko eta eliteko pistako txirrindularitzako entrenamenduak. Entrenamendu horiek astearte eta ostegunetan eginen dira, 18:00etatik 20:30era, Tafallako Miguel Induráin belodromoan, eta Sergio Aliaga teknikariak zuzenduko ditu, modalitate horretako txirrindulari ohiak.


Gure helburua pistako txirrindularitza sustatzea da, kirolari berriei modalitatea erakutsiz eta kirolariak urtean zehar egiten diren lehiaketetan parte hartzeko prestatuz.

Belodromora ibilgailuen arrapaleko atetik sartuko da (Hola Tafalla hotelaren parean).


Lehenengo entrenamenduek hobeto funtziona dezaten, txirrindulari guztiei eskatzen diegu entrenamendu horietara lehen aldiz joateko, beren errepideko bizikletak eraman ditzatela, eta dagokien klubak lehenbailehen jakinaraztea pistako arduradunari lehen entrenamendu horietara etorriko diren txirrindularien estimazioa, honako hauek zehaztuz: kategoria, txirrindulari-kopurua eta zenbat txirrindularik duten pistako txirrindula.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2023-10-06 12:32:51
Itzuli