Albistea mota | Juegos Deportivos de Navarra |
---|---|
Titulua | BTTren NKJ lehiaketa martxan Arizkunen |
Edukia | BTTren lehiaketa Oibarren hasiko da berriro, baina BTTren NKJren egutegiko probak martxoaren 23an hasiko dira, Arizkungo probarekin (BTTren Eskolen NKJrentzako puntuagarria).
Aurten, BTTren NKJn, bereizi egin da BTT Kadete eta BTT Eskoletako modalitateen araudia; beraz, gauza bera egin da horietako bakoitzaren informazioarekin (izen-emateak, egutegia, arrasteak...).
Beti bezala, federazioaren webguneko Nafarroako Kirol Jokoen atalean informazio guztia duzue.
BTTren NKJn inskribatu eta puntuatzeko, denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez eman behar da izena.
Taldeak posta elektronikoz bidaliko dio federazioari kirolarien datuekin behar bezala betetako artxiboa (taldeei bidalia), formatu editagarrian.
e-mail: admon@fnciclismo.es
BTTren NKJn parte hartzeko 4 kategoria daude.
BTT ESKOLEN NKJ: · GIZONEZKOEN HASIBERRIAK: 2014. eta 2015. urteetan jaioak · EMAKUMEZKOEN HASIBERRIAK: 2014. eta 2015. urteetan jaioak · GIZONEZKOEN ALEBINAK: 2012. eta 2013. urteetan jaioak · EMAKUMEZKOEN ALEBINAK: 2012. eta 2013. urteetan jaioak · GIZONEZKOEN HAURRAK: 2010. eta 2011. urteetan jaioak · EMAKUMEZKOEN HAURRAK: 2010. eta 2011. urteetan jaioak BTT KADETEEN NKJ:
· GIZONEZKOEN KADETEAK: 2008. eta 2009. urteetan jaoak · EMAKUMEZKOEN KADETEAK: 2008. eta 2009. urteetan jaioak
NKJren sailkapenetan kadete, haur eta alebin kategoriek izanen dute jarraipena eta puntuatuko dute.
Hasiberrien kategorian inskribatzen eta parte hartzen ahalko da, baina ez du sailkapenik edo puntuen arrasterik izanen.
Probaren aurreko osteguneko 12:00etan Ostegun hori jaieguna bada, azken eguna jaieguna baino bi egun lehenago izanen da, federazioak beste egun bat proposatzen duenean izan ezik.
- BTT eskolen kategorietan proba puntuagarriak eta ez puntuagarriak izanen dira. - Kadeteen BTTren kategoriarako 3 proba puntuagarri izanen dira..
Epez kanpo egindako inskripzioek hurrengo probarako balioko dute.
Kirolariek NKJn puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.
Federazio-lizentziarik GABE izena ematen dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak diren (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin txirrindulari horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, Nafarroako Kirol Jokoen araudian azaltzen den bezala.
Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emate eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/
NKJren araudi orokorraren arabera, taldeek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, aldez aurretik federaziora bidali beharko dute posta elektronikoz:
- Delitu sexualen ziurtagiri negatiboaren erantzukizuneko aitorpena (taldearena)
Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea; taldeari balioko dio edozein NKJren modalitatetan kirolaria inskribatzeko federazio honetan.
Kirol federazioak konpromisoa hartzen du NKJen programako inskripzioak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) ezarritakoaren arabera kudeatzeko, eta horiek konfidentzialtasunez gordeko direla bermatzeko neurriak hartuko ditu. Nafarroako Kirolaren Institutuak parte hartzen duten kirol federazioen esku uzten du Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa. Horregatik, Nafarroako Txirrindularitza Federazioa da NKJen programarekin zerikusia duten datu pertsonalen “TRATAMENDUAREN ARDURADUNA”. Nafarroako Kirolaren Institutua “TRATAMENDUAREN ARDURADUNA” da.
* Taldeek esteka honetako informazioa eman beharko diete Nafarroako Kirol Jokoetan izena ematen dutenei
NKJren datuen babesari buruzko informazio gehigarria (https://fnciclismo.es/es/politica-proteccion-datos/) |
Irudia 1 | ![]() |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2024-02-28 12:57:54 |