Hizkuntza: Español Euskara

2025eko denboraldiko lizentzien tramitazioa

Albistea motaFederación
Titulua2025eko denboraldiko lizentzien tramitazioa
Edukia

Abenduaren 11ko Ezohiko Batzarrean lizentzia-prezio berriak onartu ondoren, 2025eko denboraldirako lizentziak izapidetu daitezke.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren lizentzia-aseguruak ondorengo aseguru-etxeen bidez kudeatuko dira.

-          2025eko Istriu-asegurua: MUTUACAT

-          2025eko Erantzukizun zibileko asegurua: HISCOX

----------------------------------------------------------------------------------

2024. denboraldian gertatutako istripuak EVEREST enpresak artatzen jarraituko du (Gerosaludek kudeatuko ditu). Federazioarekin harremanetan jar zaitezke zalantzak argitzeko.

----------------------------------------------------------------------------------

Aurreko denboraldietan bezala, izapide guztiak internet bidez egiten dira.

Plataformak aukera ematen du zikloturisten lizentziak tramitatzeko independenteen atalean.

Lehiaketa-lizentziek klub bati lotuta egon behar dute beti (ezin dira independenteak izan); lizentzia-mota horiek klubarekin zigilatutako eta kirolariak sinatutako kirol-konpromisoa erantsi behar dute.

LEHIAKETA LIZENTZIA tramitatu nahi duen orok denboraldiko lizentzia duen txirrindularitza klub batekin harremanetan jarri beharko du.

LIZENTZIEN TRAMITAZIOA atalean, kudeaketan lagunduko dizuten eskuliburuak deskarga ditzakezu.

 

Lizentzia digitala

2021eko denboralditik aurrera, federazioaren lizentzia %100 digitala da, eta, beraz, praktikoagoa eta erosoagoa da, zure Smartphone bidez, zauden tokian zaudela, lizentzia eskuratzeko aukera izango baituzu.

-----------------------------------------------------------

Ordaintzeko hiru modu daude:

  • ORDAINAGIRIAZ. Federazioari aurretik eskatu dioten KLUBentzat bakarrik balio du.
  • TXARTELAZ. Lizentzia tramitatzean ordaindu daiteke, plataformaren ordainketa-pasabidearen bidez.
  • BANKU-TRANSFERENTZIAZ federazio-konturaKontu-zenbakia plataformatik deskargatzen da lizentzia eskatu ondoren. Kasu honetan, egiaztagiria e-mailez bidali behar da federaziora (admon@fnciclismo.es ).

Aldez aurretik ordaindu gabeko lizentziak ez dira baliozkotuko, ordainagirienak izan ezik, horiek gero elkarte eskatzailera pasatuko baitira.

------------------------------------------------------

Federazioaren lizentziak kirol istripuen asegurua du MUTUACAT konpainiarekin eta erantzukizun zibileko asegurua HISCOXekin.

2025eko denboraldirako, istripu-konpainia aldatu dugu. Honekin batera, jarraitu beharreko protokoloa deskarga daiteke.

Urtarrilaren 1etik aurrera, informazio berria dagokion atalean argitaratuko da. Istripuen protokoloa:

https://fnciclismo.es/es/protocolo-en-caso-de-accidente-federados/

 

Hitzarmena Osasunbidearekin

 

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak, gainera, hitzarmen bat sinatu du Osasunbidearekin. Horren bidez, istripuren bat gertatuz gero, TXIRRINDULARITZAKO federatuek Nafarroako Gizarte Segurantzako edozein zentrotan larrialdietarako lehen laguntza izango dute, baina horrek ez dio kalterik ekarriko federatuari.

 

Segimendua egin behar izanez gero, MUTUACATekin egingo litzateke Ribésalat-en bidez, eta enpresak proposatutako protokoloei jarraituz jakinaraziko litzateke.

 

OHAR GARRANTZITSUA: Jarduteko protokoloa bete ezean, konpainiak ez du bere gain hartuko laguntzaren kostua, federatuak berak ordainduko baitu.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsiaanexo-noticia-tramitacion-de-licencias-2025-1jh.pdf [0,22 MB]
Lotura
Bideoa
Data2024-12-19 10:36:28
Itzuli