Hizkuntza: Español Euskara

NKJetako BTTko Inskripzioak. 2017/2018ko Denboraldia.

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaNKJetako BTTko Inskripzioak. 2017/2018ko Denboraldia.
Edukia

Hurrengo irailaren 30ean Peraltan, 2017ko Diario de Navarra Irekiaren lehendabiziko proba ospatuko da Nafarroan. Modu honetan 2017-2018ko NKJetako BTT modalitateko denboraldi berria hasiko da.

 

Ofizialki 2016-2017ko denboraldiko lizentziak epez kanpo daude

Inskripzio berriak tramitatu behar dira e-mail edo faxen bidez, txirrindularitzako klubei emandako formatuan.

e-mail: admon@fnciclismo.es / info@fnciclismo.es

fax:     948.22.17.56

  

NKJetako BTTko probetan parte hartzeko, 4 kategoria ezberdinak egongo dira:

·         GIZONEZKO HASIBERRIAK: 2008. eta 2009. urteetan jaiotakoak

·         EMAKUMEZKO HASIBERRIAK: 2008. eta 2009. urteetan jaiotakoak

·         GIZONEZKO KIMUAK: 2006. eta 2007. urteetan jaiotakoak

·         EMAKUMEZKO KIMUAK: 2006. eta 2007. urteetan jaiotakoak

·         GIZONEZKO HAURRAK: 2004. eta 2005. urteetan jaiotakoak

·         EMAKUMEZKO HAURRAK: 2004. eta 2005. urteetan jaiotakoak

·         GIZONEZKO KADETEAK: 2002. eta 2003. urteetan jaiotakoak

·         EMAKUMEZKO KADETEAK: 2002. eta 2003. urteetan jaiotakoak

 

Kadete, Haur eta Kimu kategorietakoak jarraipena izango dut eta puntuak lortuko dituzte NKJetako sailkapenetan.

Hasiberrien kategorietakoek inskripzioa eta parte hartu ahalko dute baina ez dute sailkapenik izango ezta puntuak ere.

 

Denbroaldi honetan proba puntuagarriak ospatuko dira 2018. urtean zehar. Hala ere, lizentzia ez duten neska eta mutilei inskripzioak balio zaizkie Peraltako probatik aurreikusita dauden Diario de Navarra Irekiko probetan parte hartzeko. 

 

Beste aldetik, gogorarazten dizuegu izena emateko epea amaituko dela proba ospatuko den aurreneko ostegunean 13:00etan.

 

 

NKJetako BTTko probetan puntuak lortzeko kirolariak inkripzioa izan beharko du klub baten bitartez eta denboraldiko lizentzia ere bai. 

 

Klubak lizentziaren 7 euroko prezioa ordaindu beharko du Nafarroako Txirrindularitza Federazioko kontu-korrontean, txirrindularien KOPURUA eta KLUBAREN IZENA zehazten.

 

Epez kanpo egindako lizentziek (ostegun eguerditik) balioko dute hurrengo probarako. 

 

Txirrindulariek NKJetako puntuak lortuko dituzte inskripzioa tramitazen den egunetik.

 

2016-2017ko XXX. NKJetako araudiari dagokionez, inskripzioak egiterakoan, lizentzia federatiboa ez duten kirolariek jakinarazio beharko dute gizarte-segurantzaren edo aseguru-etxe pribatuaren babesa (MUFACE, etab.) dutela. 


 

LNKJetako inskripzioak balioko dute BTTko egutegiko proba guztietan parte hartzeko (putuagarri eta ez puntuarrietan).

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2017-09-19 17:26:49
Itzuli