Albistea mota | Competiciones |
---|---|
Titulua | SANTASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN MUNDUKO TXAPELKETAN |
Edukia | Eduardo Santas dominadun paralinpikoak brontzezko domina lortu zuen Rio de Janeiron lehitatutako Pistako Munduko Txapelketan. Maila handiko proba hau hasi zen ostegunean 3 kilometroko jazarpen lasterketarekin eta markak oso estuak izan ziren. Sailkapen proban, Eduardok laugarren denbora hoberena sinatu zuenez, final b-rako sailkatu zen. Hau da, hirugarren eta laugarren sailkatuaren arteko lasterketarako. Nahiz eta final ona egin, txirrindulari nafarra laugarrena izan zen ezin izan zuelako aurkaria gainditu. Hala eta guztiz ere, pozik geratu zen finala lehiatu izanagatik. Zoritxarrez, Santasek ez zuen zorterik izan kilometro bateko proban eta 9. izan zen espero zen baino motelago ibili baitzen. Hala ere, 6 segundo-hamarrenetara geratu zen eta lehendabiziko 7ak sei segundo-hamarrenetan bukatu zuten ere bai. Honek argi uzten du lehiaketaren maila altua izan zela. Larunbatean Eduardok atseden-jardunaldia aprobetxatu zuen igandean hiru lehiaketa aurpegiratu behar izan zituelako. Taldekako abiadura proban Espainiak hirugarren marka hoberena lortu zuen Txinako Selekziotik segundo-hamarren batekora eta sailkatu zen Estatu Batuetako taldearen kontra brontzezko domina borrokatzeko. Atsedenik gabe, Santasek 60 itzulitako Scratch proba lehiakatu zuen eta lasteketaren erdian erortze larria izan zuen, txirrindulari asko erori ziren bere aurrean eta ermana behar izan zen saihets-hezurretako min handiagatik. Hala eta guztiz ere, abiadura finalean parte hartu zuen eta jokoetan bezala, Espainiak denbora marka hoberena sinatu zuen brontzezko domina lortzeko. Gauzak horrela, Eduardo itzuli zen bere bosgarren Pistako Munduko Txapelketatik brontzezko domina eta laugarren postuarekin. Guztietatik saria ekarri du 9 domina lortu baititu Munduko Txapelketetan. |
Irudia 1 | |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2018-03-28 10:11:51 |