Albistea mota | Juegos Deportivos de Navarra |
---|---|
Titulua | Kadeteen NKJ-etako inskripzioak. 2018ko Denboraldia |
Edukia | Datorren apirilaren 8an Tafallan KADETEEN KATEGORIAKO ERREPIDEKO denboraldia hasiko da Nafarroan. Apirilaren 22an, Altsasun, NAFARROAKO KIROL JOKOETARAKO balioko duen lehendabiziko probo puntuagarria izango da. Ikasturtean zehar 15 eta 16 urte beteko dituen kirolariek parte hartu ahalko dute NKJetako programan. Izena eman ahako dute Nafarroan ikasten dutenak edo gure Komunitatean bizi direnak. o NAFARROAKO KIROL JOKOETAKO puntuak lortu ahal izateko ezinbestekoa da inskribatua izatea denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bitartez. Kirolariak lizentzia izan, edo ez izan arren. o Klubek 7 euro ordaindu beharko ditu kirolari bakoitzarengatik kadete kategoriako txirrindulariek Errepideko NAFARROAKO KIROL JOKOetan parte hartzeko eta puntuak lor ditzaten. o Federazioak inskripzioak jasoko ditu probaren aurreko osteguneko 13:00ak arte. o Puntuatuko da NAFARROAKO KIROL JOKOETAN inskripzio-dataren egunetik. Inskribatutako lizentzia federatiborik gabeko txirrindulariek jakinarazi beharko dute osasun-asistentzia gizarte segurantza edo zerbitzu pribatuaren bitartez (MUFACE, etab..) jasoko dutela. Modu honetan, 2017-2018ko Nafarroako XXXI. Kirol Jokoetako araudiari dagokionez, aseguru hau txirrindulariaren asitentziaz arduratuko da. Oharra: Nafarroako lizentzia duten txirrindulariek, inskribatuak ez izan arren, parte hartu ahalko dute. Hala ere, ez dira NKJetako sailkapenetan agertuko. Inskripzioak klubei emandako formatuan bidali beharko dira posta elektronikoz edo faxaren bitartez. e-mail: admon@fnciclismo.es fax: 948.22.17.56 Ez dira onartuko telefonoz egindako inskripzioak. Txirrindulariek NKJetako puntuak lortuko dituzte inskripzioaren onarpenaren datatik. Epez kanpo egindako inskripzioek hurrengo probarako balioko dute. Datorrenerako ez. KIROL JOKOETAN inskribatua izan bezain pronto, inskripzioak modalitate honetako proba guztietarako balioko du. Ez da proba bakoitzeko inskrizpiziorik egin beharko. Urtean zehar NKJetako araudia eta sailkapen eguneratuak ikusi ahalko dira ondorengo estekaren bitartez: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/ |
Irudia 1 | ![]() |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | |
Lotura | http://www.fnciclismo.es/es/juegos/ |
Bideoa | |
Data | 2018-04-04 18:49:50 |