Hizkuntza: Español Euskara

Kronika. BTT-ko 2018ko Rural Kutxa Kopako 3. proba puntuagarria Tuteran.

Albistea motaCompeticiones
TituluaKronika. BTT-ko 2018ko Rural Kutxa Kopako 3. proba puntuagarria Tuteran.
Edukia

Apirilaren 15ean Tuteran lehiatu zen 2018ko Rural Kutxa Kopako 3. proba puntuagarria.


Tuteran dena berria izan zen duela 2 urte lehiatua izan zelako Rural Kutxako azken proba Erriberako hiriburuan. Gauzak horrela, antolaketa, tokia eta zirkuitua esteinatuak izan ziren. Ibilbidea Santa Quiteriako pinudietan antolatu zuen, alegia, hiriguneraren ondoan. Eguraldia ere oso ona izan zenez, jende asko gerturatu zen eta bai ikusleek bai parte-hartzaileek jardunaldi bikainaz gozatu zuten.


Nafarroako Kirol Jokoen programako taldeek jardunaldia ireki ondoren, 200 kirolarik proba nagusia lehiatu zuten BTT-ko Rural Kutxa Kopako mailloten bila.


Zirkuituak desnibel metatu txikia izan arren, erritmo aldaketak eskaintzen zituen eta ez zen distantzia handirik egon txirrindularien artean. Hasieratik, Alvaro Carral (In-Gravity) buruan jarri zen, eta bere atzetik zebiltzan Cesar Manso (Ciclo Sport), liderra zena; Iñigo Gomez (Caravanas Erandio), 2017ko sailkapen orokorreko txapelduna izan zena; eta Diego Latasa (Sarribikes), Unzuen lehiatutako 1. probaren irabazlea. Txirrindulari kantabriarrak proba menperatu zuen helmugara iritsi arte. Lortutako 18 segunduko abantailak liderraren maillota eman zion. Iñigo Gomez bigarrena izan zen eta 5 segundu geroago Javier Lopez (Conor-Saltoki) iritsi zen podiuma betetzen. 


Emakumezkoen absolutu kategorian, Karla Kortazar (Basconia) azkarrena izan zen eta maillota kendu zion Yolanda Magalloni (Turiaso CC). Azken txirrindulari honek sufritu behar izan zuen bigarren postua mantentzeko Corina Mesplet (Ciclo Sport) hirugarrena izan zelako minutu bat baino gutxiagokoa izanda haien arteko diferentzia.


Beste kategorietan, Javier Sein eta Aitor Izkue SH Metalgraf taldeko txirrindulariek eta Iñigo Sagardoik (Conor-Saltoki) osatu zuten 23 urte azpiko podiuma; Jose Miguel Remirez de Arellano (Osga), Gabriel Cuello (C. Larequi) eta David Oteiza (Sparta Sport Center) junior kategoriako hoberenak izan ziren; eta neskeen lehiaketetan, Estibaliz Sagardoi eta Naroa Fernandez Conor-Saltokiko taldekideak eta Edurne Izkue (Sparta Sport Center) azkarrenak izan ziren junior kategorian. Hauetaz gain, Adrian Los Arcos eta Aaron Lerga Txirrinta taldeko kirolariek lehenengo bi postuak lortu zituzten kadeteen lasterketan eta Alex Gomezek (Sparta Sport Center) hirugarrena. 


Haiekin batera Fernando Ricak (Ciclo Sport) Master 30 kategorian irabazi zuen eta Urko Munduate (Ciclos Iñaki) beteranuetan. Garaipena hauei esker, biek maillotak mantentzen dituzte.


Datorren maiatzaren 27an Dicastillon izango da BTT-ko 2018ko Rural Kutxa Kopa honetako 4. jardunaldia.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-04-17 11:53:24
Itzuli