Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroako BTT Selekzioa Tibin lehiatutako MTB "Superprestigio" proban

Albistea motaSelecciones
TituluaNafarroako BTT Selekzioa Tibin lehiatutako MTB "Superprestigio" proban
Edukia

Nafarroako BTT Selekzioak Alicantera bidaiatu zuen Tibin izandako "Superprestigio MTB Biotech" proban lehiakatzeko.


Gure emakumezko eta gizonezko kadeteak eta junior kategoriako neska estreinatu ziren goizeko hamarretan lehiatutako lehenengo txandan. 


Junior kategoriako kirolariak, Estíbaliz Sagardoy-k, garaipena lortu zuen lehia handiko proba batean. Zailtasun handiko zirkuitua izan zen eta nafarrak aurkaria utzi zuen bere atzean azken bueltan, sasoi onean dagoela erakutsiz. 



Kadeteek ere emaitza bikainak lortu zituzten. Adrian Losarcos bigarren izan zen, garaipena azken momentura arte borrokatzen eta Edurne Izkuek laugarren postuan amaitu zuen lasterketa oso ona eginez. Neska nafarrak argi utzi zuen hanketan potentzial itzela duela.



Gure gizonezko juniorrek parte hartu zuten 12etan izandako bigarren txandan. David Oteiza hoberena izan zen 9. postuan, eta besteek, hainbat arazo aurpegiratu behar izan zituzten arren, zorionez lasterketa amaitu ahal izan zuten. Egia esan, kadeteena ere, maila handiko lasterketa izan zen.



Nafarroako Selekzioko ordezkariak:



Gizonezko kadeteak:


Adrian Losarcos eta Aaron Lerga (Txirrinta)


Alfonso Fernandez (Iturrotz)


Koldo Herrera, Mikel Olaetxea eta Alejandro Gomez (BTT Navarra)



Emakumezko kadetea:


Edurne Izkue (BTT Navarra)



Gizonezko juniorrak:


Aritz Errea, Gabriel Cuello, Aitor eta Iñaki Zurbano (Ciclos Larequi)


David Oteiza (BTT Navarra)


Tasio Izu eta Gorka Indurain (Iturrotz)


Dario Silvestre (Atalaya)



Emakumezko juniorra:


Estibaliz Sagardoi (Iturrotz)

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-05-15 10:01:41
Itzuli