Hizkuntza: Español Euskara

Eduardo Santasek lan bikaina sinatu zuen Espainiako Txirrindularitza Egokituaren Txapelketan

Albistea motaSelecciones
TituluaEduardo Santasek lan bikaina sinatu zuen Espainiako Txirrindularitza Egokituaren Txapelketan
Edukia

Txirrindulari nafarrak emaitza ezinhobeak lortu zituen joan zen asteburuan Burgoseko Villadiego herrian lehiatutako Espainiako Txirrindularitza Egokituaren Txapelketan.


Lehiaketa hauek luzeagoak eta zailagoak bihurtu dira, eta parte-hartzearen aldetik errerekorra ezarri zen 130 txirrindulari inguruk parte hartu zutelako kategoria guztietan.


Larunbat arratsaldean hasi zen lehiaketa eta 23 kilometroko erlojupeko proban Eduardok maila handia erakutsi zuen. Hirugarren izan zen txirrindulako kategoria guztietan. Izan ere, berak baino desgaitasun gutxiagoko kirolari asko gainditu zituen.


Igandean eta errekuperatzeko astirik izan gabe errepideko lasterketa lehiatu zen. 23 kilometroko ibilbidea hirutan bete behar izan zuten. Eduardok ihes egin zuen lehenengo mendatean eta lasterketako burua izan zen helmugaraino iritsi arte. Gauzak horrela, Espainiako Txapeldunaren mailota jantzi zuen berriro. 


2016an bezala, aurten Eduardok irabazi ditu Espainian lehiatu diren titulu guztiak. Hauek dira, 3 pistan eta 2 errepidean. Guztira Espainiako Txapeldunaren 23 titulu ditu.


Txirrindulari nafarraren hurrengo erronkak honako hauek izango dira: Munduko Kopako bi proba eta Munduko Txapelketa. Guztietan Espainiako Selekzioarekin parte hartuko du. 


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-05-28 10:34:40
Itzuli